Lucrina Fetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucrina Fetti
Bizitza
JaiotzaErroma, 1600
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaMantua, 1651 (50/51 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta moja
Lantokia(k)Mantua

Lucrina Fetti, ziurrenik 1595 inguruan Erroman Giustina izenarekin jaioa eta 1673 inguruan Mantuan hil zena, italiar margolaria izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospe mugatuko Pietro Fetti margolariaren alaba zen, eta familiako margolari ezagunagoaren (Domenico Fetti [1]) arreba eta ikaslea, Bere familiarekin batera Mantuara joan zen bere anaia Ferdinando Gonzaga, Mantuako dukearen gorteko margolari izateko gonbidapena jaso zuenean.

1614an, Ferdinando Dukeak 150 ezkutuko dote bat eman zion Giustinari esklusiboki, Santa Ursularen komentuan moja izan zedin. Komentuan "Lucrina" izena hartzea aukeratu zuen. Familiako tailerrean sortutako erlijio-lanengatik da ezaguna. Margherita Gonzagak, Ferrarako dukesak bultzatutako eliza eta komentua apaintzeko egin zituen hainbat lan. Halaber, Gonzaga familiako emakumeen erretratuengatik ere ezaguna da [2] .

Eleonora Gonzaga enperatriza, Santa Elena bailitzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Lucrina Fetti» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-18 data duen 188977385 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-12-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Lucrina Fetti[Betiko hautsitako esteka] in the RKD
  2. Claudio Strinati and Jordana Pomeroy, Italian Women Artists from Renaissance to Baroque, 2007 (Italy: Skira Editore 2014), p183

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]