Lucía Alemany

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucía Alemany

(2020)
Bizitza
JaiotzaTraiguera, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaViceko Unibertsitatea - Kataluniako Unibertsitate Zentrala : Ikus-entzunezko komunikazio
Cinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
Lan nabarmenak

Lucía Alemany (Traiguera, Castelló, Valentzia Erkidegoa, 1985) Castellóko zinema-zuzendaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe maeztrazgoko Traiguera herrian hazi zen, Castello probintzian. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Viceko Unibertsitatea-Kataluniako Unibertsitatean.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanyk zinematografia ikasi zuen ESCACen. 2015ean, 14 años y un día fikziozko film laburrarekin egin zuen zinemagile debuta. La inocencia filmarekin estreinatu zen film luzearen munduan.[2][3] Film luze horretako aktoreak Carme Arrufat, Laia Marull, Sergi López eta Joel Bosqued izan ziren. 2019an Castellóko Baix Maestrateko (Behe maeztrazgoa) Traiguera herrian filmatu zen, hazi zen herrian. Filmak ingurune zapaltzailean hazten ari den nerabe baten heldutasunerako bidea erakusten du.[4][5] Zuzendariaren hitzetan: «Hasieratik argi genuen zelan filmatu nahi genuen. Izan ere, proiektua sortu zenen unean, film laburretik hasita, bagenekien film errealista bat egingo genuela, eta horregatik inprobisazioa izan behar genuen, eta, aldi berean, konbentzionala denaren arauak hautsi behar genituen».[6] Donostiako 2019ko Nazioarteko Zinemaldiko Nuevos Horizontes atalean estreinatu zen filma.[7]

2022ko otsailean bere bigarren filma, Mari(dos), errodatuko zuela iragarri zen. Kasu horretan, Aragoiko Pirinioetan grabatutako enkarguzko proiektua da, Paco Léon eta Ernesto Alterio protagonista dituena.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015: 14 años y un día[8] Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: 69 raons (zuzendaria, programa osoko gidoilaria, 12 atal). À Punt-erako
  • 2021: Vida perfecta (bigarren denboraldiko hirugarren atalaren zuzendaria). Movistar+-entzat.
  • 2021: Élitea: Istorio laburrak. Samuel, Omar (serie txiki osoaren zuzendaria, 3 atal). Netflix-erako.
  • 2021: Élite: Istorio laburrak. Phillipe, Caye, Felipe (serie txiki osoaren zuzendaria, 3 atal). Netflix-erako

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]