Film labur

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Georges Méliès-ek 1902an eginiko Ilargirako Bidaia film laburraren fotograma.

Film laburra 30-40 minutu baino gutxiago irauten duen zinema-ekoizpena da. Luzera txikiago izanez kostuak ez dira hain handiak eta horrek zinema berritzaileagoa edota esperimentalagoa egiteko aukera eskaintzen du. Sarritan zuzendari berriek hasieran horrelako lanak egiten dituzte. Asko dira horrela hasi diren zuzendari ospetsuak, esaterako Luis Buñuel edo Bigas Luna. Zentzu horretan Euskal Herrian Ikuskak izeneko film laburrek garrantzi handia izan dute, baita Zinebi nazioarteko jaialdiak ere.

Genero aldetik film luzeetan aurki daitezkeen genero berak aurki daitezke.

Teknologia berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknologia digitalei esker gaur egun ia edozeinek film labur bat ekoiztu dezake. Horren ondorioz benetako iraultza eman da. Film labur bat egiteko nahikoa izan daiteke smartphone bat izatea eta horrelako lehiaketak ugaritu egin dira. Internet sareak ekoizpenak zabaltzeko aukerak erraztu egin ditu. Horri esker film laburrek planteatzen zuten arazo nagusia, zabalkundearena, konpondu da.

Terminoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa da "film labur"-aren ordez laburmetraia terminoa erabiltzea, baina Euskaltzaindiak ez du bigarrena onartzen eta kalko oker gisa kategorizatuta dauka formula hori euskara batuaren hiztegian.[1]

Film laburrak sustatzeko ekimen nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian egindako kalitatezko film laburrak promozionatzeko[2], eta zinema ekoizpena laguntzeko programa publikoa da. Euskadiko Filmategiak, Etxepare Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak bultatzen dute. Aukeratuek diru saria jasotzen dute, sariak ospe handia dauka euskal zineman.

Urtero otsailean irekitzen da izen ematea, eta ekainerako jakitera ematen dira urteko hautatuak. Film laburren bilduma horrekin hainbat emanaldi antolatzen dira munduan zehar.

Programan horretako aukeratuak izan dira, besteak beste: Asier Altuna, Paul Urkijo, Iban del Campo, Koldo Almandoz, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi, Izibene Oñederra, Ainhoa Gutierrez del Pozo... zinemagileak.

Laburbira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitoa da[3]. Urtero antolatzen da, lehiaketa bidez film laburrak aurkezten dira eta hautatuak hainbat herrietako aretoetan aurkezten dira. Ohikoena emanaldia tokian tokiko euskara elkarteek bultzatzea da.

Film laburrak sustatzeko tokiko ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XPREST! AUX jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon, Zinemakumeak gara! eta AUX Magazine aldizkariak antolatzen duten film laburren lehiaketa.

Oñatiko Laburmetrai Rallya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoienean zinemaren aldeko ekimenik ez zegoela eta sortu zuten rallya 2010ean[4].

Labur esanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko film laburren lehiaketa.[5]

Portale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zestoan egiten den film laburren lehiaketa[6]. Lehen edizioa 2021ean egin zen.

Xaxau film laburren lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergarako jai konpartsak 2012tik antolatzen duen film laburren lehiaketa[7]. Jaiak baino bi hilabete lehenago irekitzen da izen ematea, eta ohikoena umore kutsuko filmak aurkeztea da. Aurkeztutako film guztiak txosnagunean ematen dira, eta ondoren sariketa izaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «film (*laburmetraia, *luzemetraia) - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. «Kimuak» www.kimuak.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  3. «Laburbira» Irudienea (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  4. (Ingelesez) «Oñatiko Laburmetrai Rallya» olrallya (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  5. «Badator Labur Esanda lehiaketaren bigarren edizioa!» Berbaro (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  6. Film labur lehiaketa | danbolin. (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  7. «'Are you ready for parranda' lanak irabazi du Xaxau film labur lehiaketa - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]