Luenga e Fablas
Itxura
Luenga e Fablas | |
---|---|
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1997 |
Hizkuntza | aragoiera eta Emiliano-romagnolo |
Argitaratze lekua | Huesca |
Argitaletxea | Consello d'a Fabla Aragonesa |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1137-8328 |
consello.org |
Luenga e Fablas (euskaraz: «Hizkuntza eta Hizkerak») 1997. urtetik aurrera urtero aragoieraz argitaratzen den aragoiar filologiazko zientzia aldizkari bat da. Aragoiera eta bere literaturari buruzko ikerketa, ikerlan eta agiriez osatzen da. 2006ko 10. zenbakia ordura arte argitaratutako aurreko hamar zenbaki guztietan agertutako lan guztien aurkibideaz osatu zen.
Egoitza Huesca hirian duen Consello d'a Fabla Aragonesa erakundeak argitaratu ohi du. Bi atal ezberdin ditu: "Treballos e rechiras", "Creyazión literaria", "Decumentazión", "Recuperazions" eta "Rezensions". 200 orrialde inguru ditu. Bere zuzendaria Francho Nagore hizkuntzalaria da.