Lugaritz kultur etxea
Lugaritz Kultur Etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 2°00′W / 43.31°N 2°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1993ko maiatzaren 30a |
Arkitektura | |
Lugaritz Kultur Etxea Donostiako Antigua auzoan dagoen kultur etxea da. 1993ko maiatzaren 30ean inauguratu zen, eta antzokia zeukan lehen kultur etxea izan zen.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heriz pasealekuaren 20. zenbakian dago.
Kultur Etxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuktur Etxeko antzokiak, guztira, 240 ikuslerentzako jarlekuak ditu eta formatu txikiko antzerki emanaldietan dago espezializatuta. Lugaritz izena Donostiako antzinako toponimo batetik dator.
Lau solairutan banatuta dago:
- -1. solairua:Imanol Larzabal aretoa eta erakusketa aretoa daude.
- 0 solairua: harrera eta liburutegiko sarrera.
- 1 solairua: tailerrak, hitzaldi aretoa eta administrazio bulegoak.
- 2. solairua: antzerki gela, KZgunea eta tailerrak daude.
Liburutegia bi solairutan banatuta dago : 0 solairuan Haur Liburutegia dago, bertan 0-14 urteko haurrak egoten dira, 1 solairuan Helduentzako Liburutegia dago, bertan 14 urtetik gorako pertsonak egon daitezke.
Musika, kultura eta artearekin zerikusia duten jarduera, ikuskizun, ikastaro, hitzaldi eta kontzertuak egon ohi dira. Bere berezitasunari dagokionez, antzerkia, zenbait programazio profesional dauzka: formatu txikiko antzerkia, batez ere ikusle gazteei zuzendua, eta haurrentzako antzerkia, batez ere euskaraz.
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lugaritz Kultur Etxea (Gaztelaniaz)