Edukira joan

Luis Mugeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Mugeta
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Luis Mugeta San Martin (gaztelaniaz: Luis Mugueta) (Iruñea, 1960) euskal kazetaria. 2004tik La Voz de Asturias egunkariaren zuzendaria izan zen.

Nafarroako Unibertsitatean Informazioaren zientziak ikasi zituen. Bere lehenengo kazetari lanak Deiaren Nafarroa Garaiko edizioan egin zituen. Halaber, irratietan kolaboratu zuen. 1986an La Voz de Asturiasen hasi zen lanean. 1989an Valentziako Levante-EMV egunkarian hasi zen; urte berean berriro ere La Voz de Asturiasera itzuli zen, erredakzio-buruaren postuarekin. Handik gutxira zuzendaritza ordearen kargua eskuratu zuen. 2004an Rodrigo Cepeda kazetariari ordezkatu zion egunkariaren zuzendaritzan.[1] Egunkaria 2012an itxi zen eta ordurako kargua utzia zuen (hedabidea beste enpresa baten eskuetara pasa zen).[2] Ondoren Asturiasko Gobernuan lanpostu desberdinak izan ditu.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]