Lupo Antso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lupo Antso Lapurdiko bizkondea izan zen 1023-1059 urteetan. Antso III.a Nagusiak Iruñeko erregearen maiordomo eta lehengusua zen. Baionako apezpikutegiak hartzen zituen lurrak eduki zituen gobernupean Lapurdiko lehen bizkonde honek: Lapurdi, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaleko alde bat, eta Gipuzkoako ipar-ekialdea Bidasoa ibaitik Urumea ibairaino.

Lapurdiko bizkondeaz agirietan agertzen den lehen aipamena 1059koa da: Raimundo Baionako apezpikuak Lupo Antso lehen bizkondeak Santa Maria eliza itzuli ziola aitortu zuenean[1]. Lupok bizkonderria jaraunspenezko bilakatzea lortu zuen eta bere leinua ezarri zuen Baionako gaztelu-zaharrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]