Edukira joan

Lur Korta Redin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur Korta» orritik birbideratua)
Lur Korta Redin

(2014)
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1978ko urriaren 24a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Antzerki Eskola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta irakaslea

Facebook: lur.kortaredin Edit the value on Wikidata

Lur Korta Redin (Oiartzun, Gipuzkoa, 1978ko urriaren 24a) ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki irakaslea da.

Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Nafarroako Antzerki Eskolan eta antzerkilari bezala lan egin izan du, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki-taldeekin, besteak beste.[1] Hainbat antzeslanetan hartu du parte:

  • Nafarroako Antzerki Eskolaren “Bakeroak nekez erortzen dira” produkzioan.
  • Nafarroako gobernuak ekoiztutako “Las aventuras de Don Reciclote”  herriz herri antzeztuz.
  • Tralari Tralara” Ikuskizuna Sergio Salinasekin.
  • Trokolo taldearen "Niretzako" antzelaneko protagonista.
  • Txalo antzerki taldeko “Pottola” antzezlaneko protagonista

1999. urtean ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Ordudanik, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez, eta abarrez bete eta herriz herri dabil haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen liburutegietan, kultur-etxeetan, eskoletan, ludoteketan, gaztetxeetan… Bakarka nahiz taldean kontatu ohi ditu ipuinak. Ipuin kontalaritzan euskal herriko hainbat herritan dabil 500 saioa baino gehiago egin dituelarik. 

2005etik aurrera, Galtzagorri Elkartearekin ipuin-saioak eta irakurketa klubak egiten ditu hainbat udal liburutegitan. Hauexek dira eskaini izan dituen saioetariko batzuk

Bakarlanean Talde lanean
  • Aurorita beti polita[2]
  • Ipuinekin jolasean[3]
  • Otsoz otso[4]
  • 2005ean Oiartzungo Kilometroak jaiaren bideoko ipuina
  • Galdutako ipuinaren bila (Izaskun Mujikarekin)[5]
  • Bidaian (Izaskun Mujikarekin)[6]
  • Gaztainak erre artian (Amanda Usanos gaztaina saltzailearekin)[7]
  • Kontuz Kontalariarekin (Nafarroako antzerki eskola)[8]
  • Donostiako ipuinaren ordua[9]

Donostia Kultura eragileak antolatutako Ipuinaren Ordua[9] programako ipuin-saioen koordinatzailea ere bada.:[7]

2016etik 2019ra Kale animazio ezberdinetan parte hartu du  partaide. “Rum Rum Rock”, “Jau Jau” eta  “Olinpiadak” animazio lanetan parte hartu du.

Antzerki taldeak zuzendu ditu Leitzako helduen tailerra eta Oiartzungoa eta Eskola antzerkian Antzerki eskolan eta ondoren ikastetxe ezberdinetan lanean dabil 2003tik gaur egun arte.

Herritar aitortza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Teatro, Intujai. (2014). AHOZ AHO 2014 (Artistak). (kontsulta data: 2025-08-12).
  2. «Lur Korta: 'Aurorita beti polita'» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-04-26 (kontsulta data: 2025-08-12).
  3. «'Zapatuko ipuina: Ipuinekin jolasean'» www.kulturklik.euskadi.eus 2025-04-01 (kontsulta data: 2025-08-12).
  4. «OTSOZ OTSO (Lur Korta)» Ikusi eta ikasi 2013-02-27 (kontsulta data: 2025-08-12).
  5. «Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna Euskal Herriko 10 liburutegitan» Galtzagorri Elkartea (kontsulta data: 2025-08-12).
  6. «‘Bidaian...’ ipuin antzeztua bihar, Lur Korta eta Izaskun Mujikaren eskutik - Urumea» Kronika.eus (kontsulta data: 2025-08-12).
  7. 1 2 Galtzagorri Elkartea - Lur Korta Redin. (kontsulta data: 2025-08-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Virginia Cervera - Kontu kontari edo kontuz kontalariarekin | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (kontsulta data: 2025-08-12).
  9. 1 2 «Ipuinaren Ordua online» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2025-08-12).[Betiko hautsitako esteka]
  10. «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (kontsulta data: 2023-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]