Lur Korta Redin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur Korta Redin

Bizitza
JaiotzaOiartzun1978ko urriaren 24a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Antzerki Eskola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta irakaslea

Facebook: lur.kortaredin Edit the value on Wikidata

Lur Korta Redin (Oiartzun,[1] Gipuzkoa, 1978ko urriaren 24a) ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki irakaslea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Nafarroako Antzerki Eskolan eta antzerkilari bezala lan egin izan du, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki-taldeekin, besteak beste.1999. urtean ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Ordudanik, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez, eta abarrez bete eta herriz herri ibiltzen da haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen (liburutegietan, kultur-etxeetan, ikastoletan, ludoteketan, gaztetxeetan…). Bakarka nahiz taldean kontatu ohi ditu ipuinak. 2005etik aurrera, Galtzagorri Elkartearekin ipuin-saioak eta irakurketa klubak egiten ditu hainbat udal liburutegitan. Donostiako Ipuinaren Orduko ipuin-saioen koordinatzailea ere bada.

Ipuin-saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira eskaini izan dituen saioetariko batzuk:[2]

Bakarlanean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurorita beti polita
  • Ipuinekin jolasean
  • Otsoz otso
  • 2005ean Oiartzunen egin zen Kilometroak jaiaren bideoan, saritutako ipuin bat kontatu zuen.

Talde lanean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galdutako ipuinaren bila (Izaskun Mujikarekin)
  • Bidaian (Izaskun Mujikarekin)
  • Gaztainak erre artian (Amanda Usanos gaztaina saltzailearekin)
  • Kontuz Kontalariarekin (Nafarroako antzerki eskola)
  • Donostiako ipuinaren ordua

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ipuin kontaketen ikasturte berria hasiko da gaur» El Diario Vasco 2012-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  2. «Ipuin kontalariak - Galtzagorri Elkartea» web.archive.org 2016-08-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  3. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]