Lurrak (Txillida)
Itxura
Lurrak (Txillida) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Eduardo Txillida |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | grog (en) eta terrakota |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Lurrak izenarekin Eduardo Txillida artistaren eskultura batzuk izendatzen dira, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan artista donostiarrak egin zituenak zenbait sortatan. Euskarazko izenarekin dira ezagunak beste hizkuntza batzuetan ere.
Terrakota[1] edo txamota[2] (adreilu txikituetatik lortzen den materiala) erabili izan zituen Txillidak lan hauek egiteko, konpaktazio eta berotze teknika desberdinak aplikatuz; adibidez, elementuak labetik pasatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Colección online y Banco de imágenes | Museo de Bellas Artes de Bilbao» www.museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-02-18). «Lurra, restauración sostenible y de proximidad para Chillida Leku» ORIGEN (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).