Terrakota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Senar-emazteen sarkofagoa, margotutako terrakotaz egina

Terrakota edo lur errea (italierazko terra cottatik, buztin egosia), modelatutako eta labean gogortutako buztina da, zeramikazko lanen funtsa, ontziendako zein eskulturak egiteko edo arkitektura apaindurarako erabilia. Etrurian ere, K. a. III. eta K. a. II. mendeetan, sarkofagoak egiteko ere erabili zen. Merimden, K. a. IV. milurtekotik erabili zen.

Urruneneko garaietatik, gizakiarentzat, buztina izan da objektuak egiteko materialik garrantzitsuena. Naturan barra-barra dago, eta soilik eskuekin, beste ezeren beharrik gabe, modelatzeko oso erraza da. Buztina, substantzia organiko kopuru txiki bat duen mineral nahasketa bat da.

Buztingintza tornua asmatua izan aurretik, gizakiak, buztina, bere eskuekin modelatzen zuen, ondoren, zapaldu eta garbitu egiten zuen ore bat prestatuz, azkenik, ontzi txikietan dekantatzen uzteko. Behin hau egin ondoren, nahasketa, forma eman arte zapaltzen zen, edo buztin zatiak espiralean biltzen zituen. Tornuak, lana erraztu eta hobetzen lagundu zuen.

Objektuak, amaitua egoteko, helduleku edo mutur bat behar badu, elementu hauek, tornuko lanaren ondoren gehitzen dira. Behin objektua amaitu ondoren, lehortze prozesua dator, prozesu honetan, terrakotak, uraren zati bat galtzen duelarik. Jarraian, pixkana-pixkana, 1300 eta 1400 gradu arteko tenperatura hartzen duen labe berezi batean egosten da. Orea, gogorragoa eta trinkoagoa bihurtzen da. Behin egoste prozesua amaitu ondoren, motelki hozten uzten da.

Lan hau egiteko, honako tresna hauek erabiltzen dira: tornua, labea, hagatxoak eta matrizeak. Hagatxoekin, amaituak eta erliebeak egiten dira buztina oraindik bigun dagoenean.

Terrakotarekin lotutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terrakota Aldatu lotura Wikidatan