Lusismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lusismoa Galizian aldaera lusofono bat mintzatzen dela aldezten duen pentsamendu korrontea eta gizarte mugimendua da. Galiziera, horren arabera, Portugalen, Brasilen, Angolan, Mozambiken edo Ginea-Bissaun hitz egiten den hizkuntza bera da: portugesa deitu ohi dena, alegia.

Lusismoa erreintegrazionismoari oso loturik dago, eta horregatik bi korronteok batera aipatzen dira askotan, luso-erreintegrazionismo izenarekin. Erakunde askotan (Movimento Defesa da Linguan, adibidez), gainera, bi ikuspegi horietako lagunek batera lan egiten dute, arazorik gabe. Hala ere, erreintegrazionistek galizierarentzat idaztarau propioa aldezten dute (galiziera-portugesa diasisteman oinarrituta) pixkanaka portuges-galiziar hizkuntzaren gainerako aldaeretara gerturatzen joateko; lusistek, berriz, galiziera portugesaren idaztarauekin idaztearen alde egiten dute.

2008ko irailaren 20an, Galiziako sektore lusistak Portugesaren Galiziako Akademia (Academia Galega da Língua Portuguesa) sortzearen aldeko elkartea eratu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]