Mónica van Campen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mónica van Campen
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMònica Van Campen
JaiotzaBartzelona1974ko azaroaren 16a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa eta kazetaria

IMDB: nm0885847 Allocine: 94728 Allmovie: p450692 Edit the value on Wikidata

Mónica van Campen (Terrassa, 1974ko azaroaren 16a - ) kataluniar aktorea eta modeloa da, Mi querido Klikowsky telesailean Silviaren papera betetzeagatik ezaguna. Zineman ere egin du lan, Princesas filmean adibidez.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetatik aritu da modelo eta aktore lanetan eta 1990. hamarkadan hainbat iragarkitan azaldu zen. Ezagunena Isabel Coixetek zuzenduriko Busco a Jacq's iragarkia izan zen[1].

Kataluniako TV3 kateko telesailetan agertzen hasi zen. Lanik ezagunena ordea ETBko Mi querido Klikowsky telesailean izan zuen. Protagonistaren neskalaguna zen, Silvia, eta telesailak aurrera egin ahala gero eta pisu handiagoa hartu zuen. Ondoren espainiar telesail ugaritan azaldu zen; La que se avecina, El comisario, Hospital Central, Makinavaja...[2]

Zinemari dagokionez Tricicleren Palace filmean egin zuen debuta. Ondoren Alas rotas eta Princesas filmetan hartu zuen parte, besteak beste[3].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Palace (1995)
  • Atolladero (1995)
  • Aquí hacemos los sueños realidad (1995)
  • Asunto interno (1996)
  • Tomándote (2000)
  • Faust: La venganza está en la sangre (2000)
  • Alas rotas (2002)
  • Comarcal 130 (2003)
  • Inconscientes (2004)
  • Cota roja (2004)
  • Princesas (2005)
  • Juego (2007)
  • 9 (2009) - laburmetraia
  • Una hora, un paso (2013)
  • La ofrenda (2020)[4]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estació d'enllaç (1994) - atal bakarra
  • Oh! Espanya (1996) - atal bakarra
  • Plats bruts (1999) - atal bakarra
  • Sota el signe de... (1999) - atal bakarra
  • Policías, en el corazón de la calle (2001) - atal bakarra
  • El comisario (2003-2006) - 4 atal
  • Los 80 (2004) - 3 atal
  • Hospital Central (2004) - atal bakarra
  • Mi querido Klikowsky (2005-2008) - 65 atal
  • Lo Cartanyà (2007) - atal bakarra
  • Makinavaja
  • La que se avecina
  • Maricón perdido (2021)[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ⭐ Anuncio Jacqs colonia - año 1994. (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Así es hoy Mónica Van Campen, la modelo que buscaba a Jacq’s en el famoso anuncio de la España de...» En Blau 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Mónica Van Campen: películas» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) «¿Qué fue de Mónica Van Campen, la modelo española que buscaba a Jacq's?» Lecturas 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]