Mölkky

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mölkky-a finlandiar jatorriko jokoa da, 1996an Tuoterengas konpainiak sortua (gaur egun Lahden Paikka konpainia dena). Kyykkä edo Kareliako bola-joko tradizionalaren moldaketa da.

Kanpoan jokatzeko jokoa da, 12 txirlo (1etik 12ra zenbakituak) eta egurrezko zilindro batek osatzen dute. Banaka edo taldeka joka daiteke, eta helburua egurrezko zilindroa jaurtiz txirloak bota eta puntu kopuru zehatz batera heltzea da.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirloen posizioa jokoaren hasieran.

Jokatzeko txirloak lurrean zutik ezartzen dira, antolaketa jakin bat jarraituz. Hiru edo lau metrora marra bat egiten da, jaurtiketa puntua adierazteko. Txandaka, jokalariak egurrezko zilindroa (mölkky ere deitua) jaurti eta txirloak lurrera botatzen saiatzen dira. Botatako txirloen araberakoa da txandan lorturiko puntuaketa:

  • Txirlo bakarra botaz gero, txirloak duen zenbakia beste puntu lortzen dira.
  • Txirlo bat baino gehiago botaz gero, botatako txirlo kopurua beste puntu lortzen dira
  • Txirlorik botatzen ez bada, ez da punturik lortuko txanda horretan.

Puntuak zenbatu eta gehitu ondoren, eroritako txirloak zutituko dira, erori diren tokian bertan. Jokoak aurrera egin ahala, txirloak sakabanatu egin ohi dira.

Txandaz txanda puntuak gehitzen joango dira jokalari edo taldeak, zehazki 50 puntu lortu arte. Puntu kopuru zehatz hori lortzen duenak irabazten du jokoa. Aldiz, puntu kopuru hori gaindituz gero, 25 puntu galduko lituzke jokalari edo taldeak, eta jokoak aurrera jarraituko luke.

Hiru jaurtiketa jarraian huts egiten dituen taldea jokotik kanporatua izaten da.

Elkarteak eta lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio gutxiko jokoa izanagatik, nolabaiteko hedapena izan duen jokoa da mölkkya. Gaur egun 250 elkarte baino gehiago daude[1], eta 10 herrialdetan daude federazioak. Munduko txapelketa ere antolatzen da urtero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Mölkky World | Associations» www.molkky.world (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]