M21 Magazine

Wikipedia, Entziklopedia askea
M21 Magazine
[[Fitxategi:
Eme21mag edo M21 aldizkariaren logoa
|285px]]
Lehenengo azalaren irudia
Motaaldizkako argitalpen eta aldizkari
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelera
Argitaratze lekuaMadril
FormatuaPaperezkoa
ArgitaletxeaMadrid Destino Cultura Turismo y Negocio, S.A
Banaketa
Ekoizpen osoa20.000 ale hilero
MaiztasunaHilabetekaria
https://www.madrid-destino.com/eme21magazine

M21 Magazine edo Eme21mag izeneko hilabetekaria Madrilgo Udalak 2017ko otsailetik argitaratzen duen aldizkari kultural ilustratua da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an ilustratzaile talde independente batek aldizkari berri bat hasi nahi izan zuen Madrilgo kultura modu grafikoan dokumentatzeko. Talde honen burua Enrique Flores ilustratzailea izan zen. Manuela Carmenaren gobernuari bere proiektua eskaini zion eta Madrid Destino Cultura Turismo y Negocio S.A udal-enpresarekin elkartu zen. Aldizkaria 2017ko otsailean publikatu zen, M21 Radio irratiarekin batera. Irratia gerora desagertu egin zen.[2] Aldizkariak irratiaren beraren izena hartu zuen eta Madrilgo hiri osoan zabaldu zen.[3]

Lehenengo bi urteetan, aldizkariak era guztietako albisteak, artikuluak, ilustrazioak, komikiak eta irratiaren programazioa argitaratu zituen. 22. aletik aurrera, aldizkaria zertxobait independenteagoa bihurtu zen, irratiarekiko harremana desagertu egin baitzen eta aurrekontu horretatik kanpo geratu baitzen. Izena ere aldatu egin zen, eta  “Revista cultural ilustrada de Madrid. Segunda época" izena hartu zuen. [4]

2019ko Madrilgo Udalaren gobernu-aldaketaren ondorioz, Enrique Flores eta Jacobo Merino aldizkariko koodinatzaile eta zuzendaria kaleratu zituen, eta, handik aurrera, egile asko kolaboratzaileak baino ez izatera pasatzen dira.[5] [6]

33. aletik aurrera Eme21mag deitzera pasatu zen.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkariak kultur gaiak jorratzen ditu gehienbat, eta haien artean “Así era Madrid”, “ La radio por dentro” edo “En los fogones” sailak ditu. Eme21mag izena hartu eta gutxira, sail batzuen aldaketak egon ziren, eta arkitektura, mapa, gizarte, kirola, musika eta sukaldaritzaz gain, artea, eszena eta modari buruzko edukiak gehitu ziren.[7]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M21 Magazine edo Eme21mag aldizkariaren enpresa argitaratzailea Madrid Destino Cultura Turismo y Negocio SA da, eta Madrilgo Udalak zuzentzen du. Horren azpitik dauen sail bakoitzeko zuzendariak administrazio kontseiluan aukeratzen dira.[8] Momentu honetan (2022) Andrea Levy Soler da Zuzendari nagusia, eta Kontseiluko ordezkari nagusia Angel Martin Vizcaino.[9]

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hileko eta doako argitalpenak 400 banaketa-puntu baino gehiago ditu Madrilgo 21 auzoetan. Hilero 20.000 ale banatzen dira eta udaletxe, liburutegi, kultura etxe edo unibertsitateak bezalako lekuetan aurki daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «'M21 Magazine': revista de la Emisora Escuela del Ayuntamiento de Madrid» Pongamos que Hablo de Madrid 2017-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  2. «M21 deja de emitir por no estar en la onda del PP» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) Ortiz, Luis Perez. (2021-02-12). «El destino de una revista» Luis Pérez Ortiz (LPO) (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  4. M21 MAGAZINE. Revista cultural ilustrada de Madrid. SEGUNDA ÉPOCA.. Tebeosfera.
  5. (Gaztelaniaz) «M21 Magazine comienza nueva etapa» Madrid Destino (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  6. (Gaztelaniaz) «La radio municipal M21 echa el cierre definitivo al dejar de funcionar su web» La Vanguardia 2019-12-30 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  7. (Gaztelaniaz) «M21 Magazine comienza nueva etapa» Diario de Madrid (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  8. «Consejo de administración | Madrid Destino» www.madrid-destino.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Organización» Madrid Destino (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]