Ma Long

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ma Long

Bizitza
JaiotzaAnshan1988ko urriaren 20a (35 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaShanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm12828356 Olympic.org: long-ma Edit the value on Wikidata

Ma Long (txinera sinplifikatuz: 马龙; pinyinez: Mǎ Lóng; Anshan, Liaoning, 1988ko urriaren 22a) mahai-tenis jokalari txinatarra da[1]. Bere garaipen zerrendagatik, historiako tenis-jokalaririk onena bezala kontsideratua dago: 2012, 2016 eta 2020ko Joko Olinpikoetan urrezko domina lortu zuen banakako modalitatean. Horrez gain, jokalari onenen ranking-ean (Mahai Tenisaren Nazioarteko Federazioa, ITTF ingelesez) lehen postuan izan da 64 hilabetez (horietako 34 jarraian, 2015eko martxoan hasita), mahai-tenisaren historian beste inork aurretik lortu ez zuen balentria[2]. Gizonezkoen banakako munduko txapelketetan ere txapelduna izan da 2015, 2017 eta 2019an. Haren erregistroak direla eta, "Diktadorea" eta "Herensugea" ezizenak eman izan zaizkio[3][4]. 2014az geroztik, mahai-teniseko Txinako talde nazionaleko kapitaina izan da.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015. urtean, munduko lehen txapelketa irabazi zuen banakako mailan; finalean, Fang Bo garaitu zuen, eta nabarmentzekoa da 5. setean lortutako puntua, askorentzat mende honetako puntua izan zena. Titulua berriro baliozkotu zuen 2017an, Düsseldorfen (Alemania) jokatutako finalean Fan Zhendong herrikidearen aurka. 7 setetan garaitu zuen (7-11, 11-6, 11-3, 11-7, 5-11, 7-11, 12-10). Eta munduko hirugarren txapelketa jarraian irabazi zuen 2019an, finalean Mattias Falck suediarra garaituz.

2016ko Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan banakako mailan urrea lortuta, Grand Slama osatzen duen bosgarren jokalaria bihurtu zen Ma Long (Joko Olinpikoak, Munduko Txapelketak eta Munduko Kopa irabazi zituen). Bere aurretik Jan-Ove Waldner suediarra eta Liu Guoliang, Kong Linghui eta Zhang Jike txinatarrak izan ziren hori lortu zuten bakarrak. Elkarren segidako 5 ITTF Pro Tour txapelketa irabaziz errekorra ezarri zuen. Gainera, mahai-tenisean banakako titulu guztiak irabazi zituen munduko lehen gizonezko jokalaria (eta bigarrena, oro har) izan zen. Erregistro horiek direla eta, garai guztietako jokalari onenetakotzat hartu dute askok.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3x Txapeldun olinpikoa (banakako 1, 2 taldekako)
  • 12x Munduko txapelduna (3 banakako, 2 binakako, 7 taldekako)
  • 8x Munduko Kopako irabazlea (2 banakako, 6 talde)
  • 49x ITTF World Tourreko txapelketen irabazlea (27 banakako, 22 binakako)
  • 6x ITTF World Tour Grand Fins txapelketako txapelduna (5 banakako, 1 bikoitz)
  • 5x Asiako Jokoen irabazlea (1 banaka, 1 bikoitz, 3 taldeka)
  • 12x Asiako txapelduna (3 banakakoak, 2 bikoitzak, 1 bikoitz mistoak, 6 taldean)
  • 4x Asiako Kopako irabazlea (4 banakako)
  • 3x Txinako Joko Nazionaletako txapelduna (2 banakako, 1 bikoitz misto)
  • 7x Txinako txapeldun nazionala (1 banaka, 2 bikoitz, 1 bikoitz misto, 3 taldean)
  • 4x Txinako Superligako txapelduna (4 taldean)
  • 3x Munduko txapeldun juniorra (banakako 1, 2 taldean)
  • 3x Asiako txapeldun juniorra (banako bat, bikote misto bat, talde bat)
  • 2015, 2016 Gizonezkoen urteko ITTF izarra.
  • CCTV 2016 Urteko Kirol Nortasuna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Ma Long, the career of an Olympic champion» International Table Tennis Federation 2016-08-13 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. «World Ranking» web.archive.org 2011-12-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  3. «Ma Long: Five facts about the Olympic mens table tennis champion» web.archive.org 2021-07-31 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  4. (Ingelesez) «All hail Ma Long, the Comeback King of Qatar!» International Table Tennis Federation 2019-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]