Mahai-tenisa Udako Olinpiar Jokoetan1988ko Udako Olinpiar Jokoetatik kirol olinpikoa da, banakako eta binakako partiduekin gizonezko zein emakumeentzat. Txina izan da kirol honetan nagusi argia, 60 domina irabaziz guztira jokoan egon diren 37 probetan, eta jokoan izan diren 37 urrezko dominetatik 32 eskuratuz. Mahai-tenisa 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak bakarka izan da orain arte jokatutako proba bakarra non Txinak ez duen dominarik lortu.