Mahai Jokoan (bloga)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Murua Martin Ugalde foroan (2015)

Mahai Jokoan bloga Imanol Murua Uria kazetariak 2006 eta 2013 urteen artean sortu eta elikatu zuen. Albiste gehienak igandero Berria egunkarian argitaratzen zituen asteko kronika politikoak izaten ziren.

2006ko Rikardo Arregi Sari Nagusia irabazi zuen Muruak, bai Berrian bai Mahai Jokoan blogean Euskal Herriko politikari buruz idatzitako artikuluengatik.[1][2]

2008ko Prentsa idatziaren Argia Saria ere irabazi zuen Berrian Politika sailean idatzitako lanengatik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rikardo Arregi saria Murua eta bere blogarentzat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  2. Murua, Imanol. (2006-2013). «Mahai jokoan (bloga)» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  3. Irureta Azkune, Onintza. (2008-02-03). «Komunikazioaren sei sariak merezitakoentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]