Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientziatan lizentziatu zen 1989an. Geroago doktore-titulua lortu zuen 2014an Euskal Ikasketetan, Renoko Unibertsitatetik (UNR), eta Gizarte Komunikazioan, EHUtik. Kazetaritzako irakaslea da EHUn 2015etik. Sei libururen egile eta lauren ko-egile da. Bere azken liburuan (Ekarri armak) ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika idatzi zuen 2015an.[1][2][3][4] Bere doktorego-tesian gai horixe landu zuen ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors"), Txema Ramírez de la Piscina eta Joseba Zulaikaren zuzendaritzapean.[5]
1980ko hamarkadaren amaieran, Argia aldizkariaren bueltan euskarazko egunkariaren proiektuaren gaineko gogoeta sortu zenean unibertsitatetik irten berria zen orduan Murua, baina Argia-n kolaboratzen zuen ordurako, belaunaldi bereko beste hainbat kazetarirekin batera: «Denbora gutxi generamala, ohartu ginen egunkariaren ideia oso serio hartua zutela, egunkaria martxan jartzeko garaia zela erabakia zutela... Tokatu zitzaigun momentu egokian leku egokian egotea, beste batzuek pentsatu zutena martxan jartzeko». Egunkaria sustatzeko taldean zeuden Martin Ugalde, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Nerea Azurmendi, Pello Zubiria, Iñaki Uria, Josu Landa eta Joxemi Zumalabe bera.[6]
Denbora gutxi generamala, ohartu ginen egunkariaren ideia oso serio hartua zutela, egunkaria martxan jartzeko garaia zela erabakia zutela... Tokatu zitzaigun momentu egokian leku egokian egotea, beste batzuek pentsatu zutena martxan jartzeko.
1996an Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Erreportaje Sailean, Humberto Unzuetarekin batera, Irlandako bake prozesuari buruz Egunkaria-n argitaratutako lanengatik. 2006an, eta 2010ean ere, Rikardo Arregi Sari Nagusia jaso zuen, Berria egunkarian Politika Sailean idatzitako lanengatik eta "Loiolako Hegiak" liburua idazteagatik. 2008an prentsa idatziko Argia Saria jaso zuen, Berria egunkarian Politika arloan idatzitako lanengatik.
Guztira 200dik gora artikulu argitaratu ditu Berria egunkarian.[8] Berria egunkariko bere iganderoko asteko kronika hainbat urtetan erreferentzia nagusietako bat izan zen Euskal Herriko kazetaritza politikoan.[9]
12 artikulu luze ere idatzi ditu Jakin aldizkarian.[10] 2014tik Jakin aldizkariko Kontseilu Editorialeko kide da.[11]
2010: Rikardo Arregi Sari Nagusia. "Loiolako Hegiak", liburuan 2006ko bake-elkarrizketen sekuentzia osatzeagatik, ñabardura ugari azaleratuz, lanbropean zeuden gertakariak argituz.[18]
Imanol Murua Uria zilarrezko Euskadi saria jasotzen (2010)2010: Zilarrezko Euskadi Saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak ematen du saria, eta Liburuaren Egunean Donostiko Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanak jasotzen du.[19]
↑Murua Uria, Imanol,. (2008). Jesus Atxa Agirre, 1920-2007. (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN9788445727645. PMC796250508. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
Kazetari aditua unibertso digitalean liburuaren pdf bertsioa (UEU, 2009). Jose Inazio Armentia Vizuete, Joseba Barandiaran Andueza, Arantxa Iturbe Maiz, Beñardo Kortabarria Olabarria, Imanol Murua Uria, Jose Mari Pastor Gonzalez, Txema Ramirez de la Piscina Martinez, Alazne Aiestaran Yarza, Andoni Basabe Kortabarria, Bego Zubia Gallastegi