Maialen Etxart Salaberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Etxart Salaberri

Bizitza
JaiotzaIzturitze, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Maialen Etxart Salaberri (Izturitze, Nafarroa Beherea, 1978) irakaslea da, Arberoa ikastolaren (Nafarroa Beherea) sortzaileetarikoa. Komunikazio ez-bortitzeko formakuntzak ere eskaintzen ditu.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maialen Etxart izturiztarra Arberoako ikastolaren (Nafarroa Beherea) sortzaileetarikoa izan zen eta bertan dihardu irakasle urte luzez. Denbora osoz ari da ikastolan. Bi, hiru, lau eta bost urtekoak hartzen ditu, aldizka, matematikak, hizkuntza, historia, geografia eta zientziak irakasten ditu.[2] Arberoa euskalduntzea du amets, eta euskara ez dadin ikasgelako hizkuntza izatera mugatu.

Haurdun zegoela hasi zen komunikazio ez-bortitzaren gaiaz interesatzen, eta Arberoako ikastolako irakasle gisa ikasle eta irakasleen artean ikusten zituen «injustiziei» aurre egiteko baliatu du urteetan zehar. Marshall Rosenberg psikologo estatubatuarrak sortu zuen prozesuak haren irakasle praktika aldatzera eraman du.[3]

Duela hogei urte afektibitatea ez zen aipatu behar, hori era batez aldatu da.

Komunikazio ez bortitza UEUren Baionako Udako ikastaroetan ere landu zuen Donamartiriko Arberoa ikastolako Maialen Etxart Salaberri irakasleak.[4][5]

Enpatia besteari eman aitzin, neure buruari eman behar diot lehenik.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]