Edukira joan

Maialen Gallardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Gallardo

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1998 (25/26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Maialen Gallardo (Arrasate, 1998) Gasteizen bizi den nutrizionista, gimnasta eta kickboxing borrokalari gipuzkoarra da.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasaten jaio zen, 1998an. Gimnasia erritmikoan eta aerobicean hasi zuen bere kirol ibilbidea, eta modalitate horretan Espainiako txapeldun izatera iritsi zen Arrasateko Dragoi taldearekin.[1]Ondoren, Gasteizera joan zen, eta han Dietetika eta Nutrizioa ikasi zituen.[2] Han, herri horretako Biribildu taldeko gimnastekin integratu zen, eta haiekin bizpahiru aldiz lortu zuen Espainiako txapeldun izatea, eta aero step munduko txapelketan parte hartu zuen.[3]

2018an, Portugalen egin zen gimnasia aerobikoko munduko txapelketan parte hartu zuen Espainiako Selekzioko kide izan zen, eta laugarren postuan geratu ziren.[3] 2018an, Biribildurekin egindako aero step-eko munduko txapelketan, bizkarreko lesioa izan zuen eta goi mailako gimnastika utzi behar izan zuen. Horren ostean, urte pare bat eman zituen gimnastikako monitore lanetan, sortzaileetako bat izan zen Relevé klubarekin.[1][4]

2021ean kickboxinga entrenatzen hasi zen. Lehen borrokaldian 52-55 kg-ko kategorian borrokatu zuen, baina ondoren, bere ezaugarri fisikoak direla eta (pisu txikia), K1 eta low kick (belaunak itsatsi gabe) modalitateetan parte hartu du batez ere, bere pisuari dagokion kategorian parte hartzeko aukera gutxi baititu (46-48 kg). Ponferradan (MFC) (Mamba Fight Club), Bilboko Gran Slamen (han irabazi zuen) eta Kanaria Handian (eten batengatik utzi behar izan zuen) parte hartu du.[1][4]

2024ko martxoaren 30ean ISKAko (International Sport Kickboxing Association) Europako titulua lortu zuen, Cruzilles-lès-Mepillat-en 48 kg-tik beherako Europako txapeldun izan baitzen, puntukako bost asaltotan Marine Bigey aurreko txapeldunari irabaziz.[5][6][7]

Kickboxinga egitea eta kirol horretan nutrizionista eta emakumeen hezitzaile gisa egiten duen lana uztartzen ditu.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]