Edukira joan

Maider Garcia de Bikuña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maider Garcia de Bikuña

Aguraingo alkate

2011ko ekainaren 11 - 2015eko ekainaren 12a
Iñaki Beraza - Iñaki Beraza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaider Garcia de Vicuña Quintana
JaiotzaAgurain, 1976 (49/50 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sexologoa
Lantokia(k)Agurain
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Maider García de Bikuña Quintana[1][2][3][4] —izen-deitura ofizialak: Maider García de Vicuña Quintana— (1976) sexologoa eta politikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentzia eskuratu zuen 1999an. 2002az geroztik, sexologo lanetan dihardu Gasteizen.[5] 2011ko udal hauteskundeen ondorioz Aguraingo alkate bihurtu zen, bera buru zuen Bilduko zerrendak gehiengo osoz irabazi baitzuen udalerri hartan. 2015eko hauteskundeen ondoren, alkate izateari utzi zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Abizenak Garcia de Bikuña eta Quintana idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia de Bikuña eta Kintana onartu ditu deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Maider García de Bikuña: “Plazera berez, ez da txarra”», UEUren jarduera akademikoaren bloga, 2010-07-20.
  3. «Gazteen osasun mentala aztertzen duen Zurrunbiloa proiektua aurkeztu du Elhuyarrek | Elhuyar» www.elhuyar.eus (kontsulta data: 2025-11-21).
  4. «Sorginak. Diziplinatu beharreko emakumeak, atzo eta egun» Oihaneder Euskararen Etxea (kontsulta data: 2025-11-21).
  5. (Gaztelaniaz) Maider Garcia de Bikuñaren curruiculuma[Betiko hautsitako esteka], haren lantokia den Emaize sexologia zentroaren webgunean.