Maider Morras Azpiazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maider Morras Azpiazu


Arrasateko alkate

Bizitza
JaiotzaArrasate1976ko otsailaren 7a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Maider Morras Azpiazu (Arrasate, Gipuzkoa, 1976) abokatua, Unibertsitateko irakaslea eta politikaria da.

2023ko ekainaren 17an Maider Morras Arrasateko alkate bilakatu zen EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren aldeko botoekin.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maider Morras Azpiazu abokatua da ikasketaz, Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta bestelako formazio esanguratsuen artean Bitartekaritza Familiarreko Gradu-ondoa burutu zuen 2004-2005 ikasturtean UPV-EHUn.

Ofizioz ere abokatua da eta 2004tik bulego propioa du Arrasaten. UPV- EHUko Zuzenbide Fakultatean ere irakasle izana da hainbat ikasturtetan zehar irakasgai ezberdinak irakatsiz.[2]

Politikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperientzia politikoari dagokionez, zinegotzi izana da Arrasateko Udalean Bildu alderdiaren eskutik 2011-2015 legegintzaldian eta bozeramale izateaz gain Pertsonal zein Berdintasun sailen ardura izan zuen bere gain.[2]

2019-2023 legegintzaldian ere Arrasateko udaleko zinegotzia izan zen, oposizioan, eta Euskal Herria Bilduren bozemalea.[3]

2023ko urtarrilean Arrasateko EH Bildu, eta bertako Mahai Politikoak Maider Morras Azpiazu proposatu zuen alkategai izateko, berretsi egin zuen Morrasekiko konfiantza. "Herrikoia, gertukoa eta langilea, Maider Morras Azpiazuren hautagaitzak esperientzia eta ezagutza eskaintzen dio herriari eta, ezkerretik eta jendartearen arazoekin konprometituta, arrasatearron bizitzak hobetzeko etengabe lan egingo duen talde oso bat gidatzeko hautagai ezin hobea da", nabarmendu zuen indar politikoak, ohar bidez.[4]

2023ko maiatzaren 28an hausteskude aurreko egunetan Maider Morras alkategaiaren adierazpena:[5]

Arrasate plural, euskaldun eta feminista aldarrikatzen dugu

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan Debagoieneko hiru herritan iraulketa gertatu zen Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Hiruretan, EH Bildu nagusitu zen, EAJren kaltetan.[6]

2023ko ekainaren 17an alkate kargua hartu zuen, lepo bete zen osoko bilkuren aretoan. EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren aldeko botoekin eta EAJren eta sozialisten boto zuriarekin. Hala, demokrazia garaiko Arrasateko bederatzigarren alkate bilakatu zen Maider Morras Azpiazu.[7]

Hizlari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oinordetza eta Testamentu Legea Euskadin izenburua zuen hitzaldia eman zuen Legarre plazako kultur etxean.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  2. a b «Maider Morras izango da Arrasateko EH Bilduren hautagaia - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  3. Dominguez, Anabel. (2020-06-23). «EH Bildu tilda de "cortoplacistas" las medidas adoptadas en Arrasate» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  4. «EH Bilduren Mahai Politikoak Maider Morras proposatu du alkategai izateko - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  5. «Maider Morras (EH Bildu): "Arrasate plural, euskaldun eta feminista aldarrikatzen dugu" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  6. «Aldaketa esanguratsu bat» Gipuzkoako Hitza 2023-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  7. «Maider Morrasek alkate kargua hartu du, lepo bete den osoko bilkuren aretoan - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  8. Mondraberri. (2023-02-27). Oinordetza eta testamentuari buruzko hitzaldia emango du Maider Morrasek | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]