Maider Zabalegi Galardi
| Maider Zabalegi Galardi | |
|---|---|
(2019) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Oiartzun, 1976ko azaroaren 24a (49 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta konpositorea |
| Kidetza | Alaitz eta Maider |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Maider Zabalegi Galardi (Oiartzun, 1976ko azaroaren 24a) Gipuzkoako abeslari eta konpositorea da.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiderren aitak Oroitzak izeneko taldean gitarra jo eta kantatzen zuen eta bera ere aitarekin aritzen zen kantuan, Pianoa ikasten ere hasi zen. 14 urterekin hasi zen panderoa jotzen, eta, berehala, kantuak konposatzeko lagungarri egin zitzaion gitarra jotzen ikasteari ekin zion.
Alaitz eta Maider
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989 aldean Alaitz Telletxea Tolosarekin elkartu zen Alaitz eta Maider izeneko trikiti bikotea osatuz eta hamabost urte iraungo zuen ibilbide oparoa hasi zuten. Hasieran soinu eta pandero hutsez plazarik plaza ibili ziren eta maketa bat ere grabatu zuten modu horretan. Baina pixkanaka gitarra, bateria eta baxuz osaturiko talde bat bildu zuten beren inguruan. Garai hartan, trikiti musika osagarri nagusi zuten pop taldeek hartu zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua.
1997an atera zuten lehen disko luzea, Alaitz eta Maider[1] izenburuarekin. Arrakasta berehalakoa izan zen, emanaldiak biderkatu egin zitzaizkien, eta jende ugari joaten hasi zen beren kontzertuetara. Garai hartakoak dira beren kanturik ezagunenak: "Txanpon baten truke"[2], "Amets bat"[3] Hiru disko kaleratu zituzten 2004an eszenatokiei agur esan zioten arte.
1999an, Inshala[4] diskoa atera zuten, eta plazarik plaza ibili ziren atsedenik gabe. Izan ere, trikitia osagarri nagusi zuten pop taldeek hartua zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua.
2002an, Auskalo izeneko hirugarren eta azken diskoa argitaratu zuten pop melodikoaren bidean jarraituz xalotasuna eta goxotasuna galdu gabe
2004ko abenduaren 18an, bikote gisa kantatzeari utzi zioten Oiartzunen egindako zuzeneko emanaldi batekin. Bertan aritu ziren, gonbidatu gisara, beren ibilbidean garrantzitsu izandako kantari eta lagun guztiak. Hala ere, 2006an, berriz elkartu ziren bi musikariak, Oiartzunen antolatutako Kilometroetarako kanturako musika egiteko.
2008an Mikel Errazkinen omenezko Bidean aurkitu zintudan[5] diskoan parte hartu zuten. Disko hau Mikelen beraren proiektua zen: berarekin lotura artistiko berezia izan zuen musikari lagunek bere konposizioak interpretatzea. Mikelek berak urteetan bultzatu eta zuzendu zuen Hirusta Records ekoiztetxeak, artista beteranoak eta berriak bildu zituen bere kantuen inguruan, besteak beste Ruper Ordorika, Jabier Muguruza, Txomin Artola, Joseba Irazoki edota Alaitz eta Maider bikotea
Bakarlari bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabi urte musikatik aldenduta pasa ondoren eta aitonaren heriotzak akuilatuta, Maiderrek abestiak konposatzeari ekin zion berriro. 2017an bakarlari bezala proiektu berriari ekin zion eta bakarkako lehenengo diskoa kaleratu zuen, Zuei[6] izenekoa. 2019an atera zuen bigarren diskoa, Bidean izenekoa.[7]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alaitz eta Maider (1997, Elkar)[1]
- Inshala (1999, Elkar)[4]
- Auskalo (2002, Elkar)[8]
- Ingo yeu, ingo ñeu! (Kilometroak 2006ko kanta)
- Mikel Errazkin. Bidean aurkitu zintudan (2008, Hirusta)[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Alaitz eta Maider» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ Alaitz eta Maider - Topic. (2014-11-06). Txanpon baten truke. (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ Alaitz eta Maider - Topic. (2017-02-19). Amets Bat. (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ a b «Inshala» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ a b «Mikel Errazkin. Bidean aurkitu zintudan (Askoren artean)» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ a b «Zuei» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-04-09).
- ↑ a b «Bidean» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-04-09).
- ↑ «Auskalo» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-10-02).