Edukira joan

Alaitz Telletxea Tolosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alaitz Telletxea Tolosa

(2019)
Bizitza
JaiotzaOiartzun1976ko martxoaren 2a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktrikitilaria, abeslaria eta musika-irakaslea
KidetzaAlaitz eta Maider
Genero artistikoatrikitia
Musika instrumentuatrikitia
ahotsa

Alaitz Telletxea Tolosa (Oiartzun, 1976ko martxoaren 2a) gipuzkoar abeslari eta trikitilaria da.

Alaitzek umetan garbi zuen zer izan nahi zuen, trikitilari. Familian ezagutua zuen trikiti tradizioa, bere bi ahizpek soinu handia jotzen baitzuten; osaba batek, panderoa; beste batek, kriskitinak; eta bi lehengusu soinu txikiarekin ere aritzen ziren, eta haien bidea jarraitu zuen. Familiako bazkariak soinu eta dantza festak izaten ziren.[1]

9 urte zituela hasi zen soinu txikia ikasten.

14 urte zituenean Maider Zabalegi Galardirekin elkartu zen, Alaitz eta Maider izeneko bikotea osatuz. Alaitzek trikitia jo eta abestu egiten zuen. 16 urterekin berak sortutako 10 kantuz osaturiko maketa kaleratu zuen Maider Zabalegirekin batera. Alaitz eta Maider taldeak arrakasta handia lortu zuen 1990 hamarkadaren amaieran. Hiru disko kaleratu zituzten: Alaitz eta Maider ( 1997), Inshalla ( 1999) eta Auskalo (2002). 2004. urtean Alaitz eta Maider bikoteak bere ibilbideari amaiera eman zion eta beren azken kontzertua Oiartzunen egin zuten.[2]

2004ean Patxi Perez dantza erakuslearekin Patxi eta Konpañia taldeko partaidea[3] izan zen eta 2006ean Zubia izeneko DVDa[4] kaleratu zuten. Zenbait urtetan Euskal Herriko eta Europako festibaletan ibili zen talde honekin, Euskal Herriko eta munduko dantzak transmititzeko ekimenean.

2007an berriz, hainbat taldetan aritutako musikariekin batera osatu zuen Lantz folk garaikideko taldea, Mikel Errazkin musikariarekin. 2007. urtean Igaran gaiak izeneko diskoa grabatu eta kaleratu zuen talde honekin. MIkel Errazkinen heriotza zela eta taldea bertan behera gelditu zen.

Euskal HerrikoTrikitixa Elkarteko lehendakaria izan da hainbat urtetan.[5]

2014.urtean Lazkaoko ikastolan hasi zen Haur Hezkuntzako irakasle moduan lanean eta gaur egun bertan jarraitzen du Musikako irakasle lanetan.

2019. urtean AMAK taldea sortu eta bertan dabil. AMAK taldeko partaideak beste hiru hauek osatzen dute: Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano trikitilariak eta emanaldiak lau soinu, lau pandero eta lau ahotsekin osatzen dituzte.[6] 2021.urtean beraien lehenengo disko kaleratu zuten, AMAK izenekoa.[7]

Alaitz eta Maider

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alaitz eta Maider (1997, Elkar)
  • Inshala (1999, Elkar)
  • Auskalo (2002, Elkar)
  • Igaran gaiak (2007, Hirusta)
  • AMAK (2021, Baga-Biga)

Herritar aitortza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Dokuteka: Alaitz eta Maiderren agurra» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  2. patxi eta konpainia. (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  3. dantzancom. «Zubia» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  4. «Trikitixa. Alaitz Telletxea, EHTEko lehendakari» Diario Vasco 2006-03-14.
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-14). «Lehen diskoa kaleratu du AMAK taldeak, amatasunaren eta emakumearen izatea ardatz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  6. AMAK "Amak" (disko osoa/Album completo/Full album). (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  7. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]