Edukira joan

Mailuaren odola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mailuaren odola
Datuak
IdazleaAingeru Epaltza (2006)
Argitaratze-data2006
GeneroaEleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaMailuaren odola
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaElkar
Herrialdea EH
BildumaErresuma eta fedea
Orrialdeak315
ISBN84-9783-409-7
OCLC775011076

Mailuaren odola Aingeru Epaltzak idatzitako eleberri historikoa da. Erresuma eta fedea izeneko trilogiaren lehen liburua da. Nafarroako erresumako konkistaren osteko garaietan dago giroturik.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nafarroako erresumaren gainbehera azaltzen du, egiazko pertsonaiez zein gertakizun historikoak irakurleari gerturatzeko baliagarri zaizkion fikziozko beste batzuez. Azken hauetarikoa da Joanes Mailu, Mailuaren odolako protagonista nagusia. Mende erdia bete duenean agertzen da nobelan, Henrike III. erregearen hilketaren ondorioz pil-pilean dagoen Pariseko ateetan, ihes egiteko zorian. Han, baina, Sorbonako unibertsitatea utzi eta Inkisizioaz libre dagoen Sarara itzultzekotan den Axularrekin egingo du topo. Ez du begi onez ikusiko higanot itxurako gizon zarpaila Sarako erretoreak; baina haren zalditik zakuto bat erortzen denean, berak jasoko du, beranduxeago barruan zer dagoen begiratzeko asmoz. Eta hantxe aurkituko du, euskaraz idatzirik, iragan mendeko bere herriaren historia kitzikariena.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iparragirre, Pilar. (2007-07-08). «Erresuma eta Fedea trilogiaren aurrenekoa» Argia (2096). CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.