Maitasunaren alegoria: Desleialtasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maitasunaren alegoriak: Desleialtasuna
Allegorie d'amore: Infedeltà
Jatorria
Sortzailea(k)Paolo Veronese
Sorrera-urtea1575 (egutegi gregorianoa)
IzenburuaUnfaithfulness
Mugimenduamanierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak187 (altuera) × 188 (zabalera) cm
Genero artistikoaallegory (en) Itzuli
TelesailaThe Allegory of Love (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaRoom 11: Veronese's 'Four Allegories of Love' (en) Itzuli
BildumaNational Gallery
InbentarioaNG1318

Maitasunaren alegoria: Desleialtasuna Paolo Veronese italiar margolariaren margolan alegorikoa da. 1575ean eta 1580an artean egina, gaur egun Londreseko National Galleryn ikus daiteke.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan hau "Maitasunaren alegoria" izenburua duen lau margolan-sail baten partea da. Jakina da lan hauek enkargu baten ondorioa izan zirela baina ez dago oso garbi norena izan zen; askoren ustez Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa izan zitekeen. Lan hauek sabaian jartzeko dira, hau da, behetik gora ikusteko.[1]

Lan honetan biluzik dagoen emakume bat dugu bi gizonen artean. Eskuineko eskuarekin haren senarraren eskua heltzen duen bitartean, beste eskuarekin amoranteari antza gutun bat ematen dio. Irudia zuhaitzen adar azpian gertatzen da eta adar horiek, halaber, gertatzen ari dena enmarkatu egiten dute. Nahiz eta biluzik egon, emakumea bitxiez apainduta dago eta bere orrazkera oso landua da. Margolanaren ezkerrean bi haur biluzik ikusten dira, batek emakumearen hanka helduz. Bi ume horiek margolan-saila guztian errepikatzen diren leiv-motiv dira.

Maitasunaren alegoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]