Maitasunaren ostean maitasuna
Maitasunaren ostean maitasuna | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Garbi Losada |
Gidoigilea(k) | Garbi Losada |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ados Teatroa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Javier Asín (en) ![]() |
Maitasunaren ostean maitasuna Garbi Losadak 2014an idatzi eta zuzendu zuen antzerki obra da. Ados Teatroa konpainiak produzitu zuen aktore hauekin: Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia, Sara Cozar eta Vito Rogado.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alzheimerra, gaztetasuna eta zahartzaroaren arteko ezberdintasunak azaltzen dira maitasun istorio batean; panpin errusiarren modura lotuta dauden zenbait istorio kontatzen dituena, non istorio batek beste istorio bat gordetzen duen, eta honek beste bat... Iragana eta etorkizuna lotzen dituzte istorio horiek. Dora Salazar artistaren irudi apartak eta Javier Asinen musika azaltzen dira obran zehar. Dora Salazarren unibertsoaren berrikuspen aske eta subjektibo bat planteatzen da eta hor antzerkia eta pintura uztartuta, lan poetiko eta zirraragarri bat eskaintzen da.[1][2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016: Donostia Saria, 2015ko Antzezlan Onena.
- 2014: Erdarazko bertsioak (El amor después del amor) José María Rodero Publikoaren Saria jaso zuen. Torrejón de Ardozeko emakume zuzendarien lehiaketan eta lehiaketako bigarren saria.
- 2014: Ercilla Sarietako finalista izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «DonostiaEuskaraz.eus - 16. Antzerki Saria (2016)» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
- ↑ «Maitasunaren ostean maitasuna - Ados Teatroa» Maitasunaren ostean maitasuna - Ados Teatroa (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garbi Losadak zuzendutako liburuak
- Garbi Losadak idatzitako liburuak
- Ane Gabarainek antzeztutako liburuak
- Dorleta Urretabizkaiak antzeztutako liburuak
- Sara Cozarrek antzeztutako liburuak
- Vito Rogadok antzeztutako liburuak
- Ados Teatroak ekoitzitako liburuak
- Euskarazko antzezlanak
- 2014ko liburuak
- Garbi Losadaren antzezlanak