Alzheimer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Alzheimer
Auguste D aus Marktbreit.jpg
Deskribapena
Mota taupatia
Espezialitatea Neurologia
Sintoma(k) eguneroko bizitza oztopatzen duen memoria galtzea, espazioa eta denbora nahastea, arazoak planifikatzeko edo konpontzeko zailtasuna, etxean, lanean edo aisialdian ohikoak diren gauzak egiteko zailtasuna, irudiak edo espazio-harremanak ulertzeko arazoa, epaitzeko gaitasunaren murriztea, lan edo jarduera sozialetatik aldentzea, hitz egiterakoan edo idazterakoan hitzekin arazoaka, aldaketak izakera edo portaerana
gauzak ordenez aldatzea eta pausoak errepikatzeko ezintasuna
Asoziazio genetikoa APOE, NKAIN2, BMPER, SLC8A1-AS1, MS4A3, CR1, CD2AP, ABCA7, INPP5D, ZCWPW1, CELF1, FERMT2, CASS4, PTK2B, SORL1, SQSTM1, NDUFAF6, AP2A2, IGH, SPPL2A, TRIP4, CD33, GLIS3, PRRC2C, FMN2, CTNNA2, LIMS2, MOBP, STK32B, AFF1, ANKRD55, CAMK4, DMXL1, MEGF10, SAP30L, PLEKHG1, CYCS, ELMO1, HECW1, EXOC4, CSMD1, ST18, NCS1, PLPP4, ARHGAP20, SLC4A8, CRADD, ANO4, GPC6, MYO16, CLMN, GABRG3, VAT1L, CACNA1G, BCAS3, PPIAP59, TGM6, PARVB, APOC1, NECTIN2, TOMM40, TREM2, MPZL1, ATXN7L1, LUZP2, CDON, PCNX1, PICALM, PPP1R3B, SLC4A1AP, POLN, CNTNAP2, STK24, VSNL1, BIN1, MPP7, ZNF320, STK11, DIP2C, DCHS2, CLU, CCDC134, MTHFD1L, RELN, PCDH11X eta GAB2
Honen izena darama Alois Alzheimer
Identifikatzaileak
OMIM 104300, 502500 eta 604154
DiseasesDB 490
MedlinePlus 000760
eMedicine 000760
MeSH D000544
GeneReviews NBK1161
Disease Ontology ID DOID:10652

Alzheimer edo Alzheimerren gaixotasuna neurologiaren arloko endekapenezko gaitz terminala da. Dementziaren lehenengo eragilea da eta mundu mailan 29,8 miloi pertsona kaltetzen ditu. Normalean, 65 urtetik gorako jendeak pairatzen du, hasiera goiztiarraren agerpenak ere dauden arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alois Alzheimer psikiatra alemaniarrak lehen kasua identifikatu zuen 1901ean, gaixotasunari izena emanez.

Gaixo ezagunak mundu mailan eta historian zehar Ronald Reagan presidente estatubatuarra eta Rita Hayworth eta Charlton Heston aktoreak izan dira. Gurean, Eduardo Txillida eskultorea eta Martin Ugalde kazetari, idazle eta politikaria ditugu, besteak beste.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, oroimenaren arazoak sortzen ditu, denborarekin progresiboak direnak. Aurrerantzean, buru-nahasmena, sumina, aldartearen aldaketak, hitz egiteko asaldurak eta oroimenaren galtze larria. Urteekin, kalte fisikoak ere jasango ditu gaixoak, heriotza etorri arte (5-20 urte).

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eritasun honen bilakaeran, lau urratseko sailkapena erabiltzen da oro har: Lehenengoa aurre-dementzia da, eta ondorengo hiruak fase goiztiarra, moderatua eta aurreratua.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebentzioaren arloan zeregin handirik ez badago ere, neurri batzuk har daitezke nolabait balizko agerpena luzatzeko, hala nola jatekoarekin, buru-ariketak eginez eta harreman sozialak landuta.

Tratamenduari dagokionez, sendagai erabat eraginkorrik ez dago, baina bizi-itxaropena luzatzeko baliogarriak izan daitezke, batez ere hasierako faseetan. Hala ere, alboko eragin sendagailogikoak ere kontuan hartu behar dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alzheimer Aldatu lotura Wikidatan