Makassar

Wikipedia(e)tik
Makasar» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Makassar
 Indonesia
Tanjung Bunga.jpg
Tanjung Bunga badia

armarria

Administrazioa
Herrialdea  Indonesia
Probintzia Hego Sulawesi
Izen ofiziala Kota Makassar
Geografia
Koordenatuak 5° 08′ 00″ S, 119° 25′ 52″ E / 5.1333333333333°S,119.43111111111°E / -5.1333333333333; 119.43111111111Koordenatuak: 5° 08′ 00″ S, 119° 25′ 52″ E / 5.1333333333333°S,119.43111111111°E / -5.1333333333333; 119.43111111111
Makassar hemen kokatua: Indonesia
Makassar
Makassar
Azalera 199,3 km²
Altuera 0–25 m.
Demografia
Biztanleria 1.338.663 biztanle (2010[1])
Metropolia 1.976.168
Dentsitatea 6.716,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1607
Webgunea http://www.makassarkota.go.id/

Makassar[2] Indonesiako hiria da, Hego Sulawesi probintziako hiriburua. Sulawesi uhartearen hegoaldean dago, Makassar itsasartean. 2010ean 1.338.663 biztanle zituen[1]. 1512-1667 bitartean, portugaldar lurraldea izan zen. 1971tik 1999ra, Ujung Pandang izena izan zuen. 1956. urtean sortutako Hasanuddin Unibertsitatearen egoitza da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makassar-ek klima tropikal monzonikoa du (Am) Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Makassar)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31 31 31 32 32 33 32 34 35 35 34 31 33
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23 23 23 24 23 23 22 20 21 22 23 23 22
Pilatutako prezipitazioa (mm) 734 533 391 235 127 66 48 15 83 83 273 549 3086
Iturria: Weatherbase[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europatik etorritako lehenengo kolonoak portugaldarrak izan ziren, 1512. urtetik aurrera bertan kokatu zirenak. XVI. mende hasieran, Indonesiako ekialdeko merkataritza-gune handiena zen Makassar, eta gerora hego-ekialdeko Asiako irletako hiririk handienetarikoa izatera iritsi zen. Izan ere, Makassargo erregeek merkataritza askearen aldeko politika egin zuten, herbeheretarrek euren monopolioa ezarri nahi zuten arren: edozein etorkinek baimena zuen salerosketak egiteko, eta islama hiriko erlijio nagusi bihurtu zenean ere, kristauek salerosketetarako askatasuna izaten jarraitu zuten. Beraz, jatorri askotako merkatarientzako gune garrantzitsua izan zen Makassar, bai malaysiarrentzat, bai europarrentzat, bai arabiarrentzat, besteak beste.

XVII. mendean, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak Makassar bere menpe hartu zuen, eta herbeheretarrek hiriaren kontrola erabat eskuratu zuten 1667. urtean. Horren ondorioz merkataritza-indarra galdu zuen hiriak, herbeheretarrek espezien salerosketa eurei komeni zitzaien baldintzen pean ezarri zutelako, nahi zuten monopolioaren bitartez. Azkenean, 1848. urtean portu aske bihurtu zen. 1946-1950 bitartean, herbeheretarren esku zegoen Ekialdeko Indonesia estatuko hiriburua izan zen Makassar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makassar Aldatu lotura Wikidatan