Edukira joan

Makassar

Koordenatuak: 5°07′59″S 119°24′49″E / 5.1331°S 119.4136°E / -5.1331; 119.4136
Wikipedia, Entziklopedia askea
Makassar
Makassar
city of Indonesia (en) Itzuli
Tanjung Bunga badia Irudi gehiago
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Indonesia
ProbintziaHego Sulawesi
Izen ofizialaKota Makassar
Jatorrizko izenaMakassar
Geografia
Koordenatuak5°07′59″S 119°24′49″E / 5.1331°S 119.4136°E / -5.1331; 119.4136
Map
Azalera199,3 km²
Altuera0–25
MugakideakMaros (en) Itzuli, Gowa eta Takalar (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.338.663 (2010)
Metropolia1.976.168
Dentsitatea7.616 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1607
Telefono aurrizkia0411
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakKonstantza eta Samarinda
http://www.makassarkota.go.id/

Makassar[1] Indonesiako hiria da, Hego Sulawesi probintziako hiriburua. Sulawesi uhartearen hegoaldean dago, Makassar itsasartean. 2010ean 1.338.663 biztanle zituen[2]. 1512-1667 bitartean, portugaldar lurraldea izan zen. 1971tik 1999ra, Ujung Pandang izena izan zuen. 1956. urtean sortutako Hasanuddin Unibertsitatearen egoitza da.

Makassar-ek klima tropikal monzonikoa du (Am) Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Makassar)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31 31 31 32 32 33 32 34 35 35 34 31 33
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23 23 23 24 23 23 22 20 21 22 23 23 22
Pilatutako prezipitazioa (mm) 734 533 391 235 127 66 48 15 83 83 273 549 3086
Iturria: Weatherbase[3]

Europatiko lehen kolonoak portugaldarrak izan ziren, 1512. urtetik aurrera bertan kokatu baitziren. XVI. mende hasieran, hiria Indonesiako ekialdeko merkataritza-gune handiena zen, eta gerora hego-ekialdeko Asiako irletako hiririk handienetarikoa izatera iritsi zen. Izan ere, Makassargo erregeek merkataritza askearen aldeko politika egin zuten, herbeheretarrek euren monopolioa ezarri nahi zuten arren: edozein etorkinek baimena zuen salerosketak egiteko, eta islama hiriko erlijio nagusi bihurtu zenean ere, kristauek salerosketetarako askatasuna izaten segitu zuten. Beraz, jatorri askotako merkatarientzako gune garrantzitsua izan zen, bai malaysiarrentzat, bai europarrentzat, bai arabiarrentzat, besteak beste.

XVII. mendean, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak Makassar bere menpe hartu zuen, eta herbeheretarrek hiriaren kontrola erabat eskuratu zuten 1667. urtean. Horren ondorioz, merkataritza-indarra galdu zuen hiriak, herbeheretarrek espezien salerosketa eurei komeni zitzaizkien baldintzen pean ezarri zutelako, nahi zuten monopolioaren bitartez. Azkenean, 1848. urtean portu aske bihurtu zen. 1946-1950 bitartean, herbeheretarren esku zegoen Ekialdeko Indonesia estatuko hiriburua izan zen Makassar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bizt izeneko erreferentziarako
  3. Makassar Indonesia Records and Averages. weatherbase.com (Noiz kontsultatua: 2016-09-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]