Maketa (musika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau musika-formatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Maketa (argipena).

Maketa musika argitaratzeko formatu ez-komertziala da, lan profesionala kaleratu baino lehen artista bat ezagutarazteko erabiltzen dena. Maketatzat jotzen da kontratu diskografikorik gabe grabatzen den musika-lan oro. Musika mota gehienetan argitaratzen dira maketak. Talde batzuek asmo komertzialik gabe argitaratzen dituzte eta, beste batzuek, berriz, argitaletxe profesionalei bidaltzeko helburuarekin grabatzen, etorkizunean kontratu profesional bat sinatze aldera. Aipatutako azken kasu horretan egindako grabazioari demo ere esaten zaio.

Azken garaiotan, grabazio digitalek eskaintzen dituzten baliabideei esker, badira hainbat talde maketa moduan soilik argitaratzen dutenak beren lana, nahita, autokudeaketa areagotzeko. Sarritan, gainera, Copyleft edo Creative Commons lizentziapean argitaratzen da, banaketarako Internet erabiliz.