Makina txanponjale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tequila sunrise makina txanponjalea.

Makina txanponjalea edo txanpon-makina, txanpon apustuen truk joko denbora bat eta noizbehinka diru saria ematen dituen makina bat da. Makina hauek kolore, argi eta soinu deigarri eta erakargarriak dituzte, jendearen ikusmina eta jokatzeko gogoa pizteko nahitan diseinatuak baidaude. Zenbait kasutan jokorako adikzio larria eta berezko jokorako joera duten erabiltzaileen diru galera handiak sor ditzazkete.

Makina mota hauek bitan sailkatzen dira:

  1. Programatuak: makina hauetan saria makinaren barne programaren araberakoa da, hortaz, jokaldi kopuru baten ondoren ordurarte makinan sartutako diruaren kopuru bat itzultzeko programatua dago. Makina hauek joko aretoetan ohikoa dira, eta herrialde askotan baita taberna eta kafetegietan ere.
  1. Zorizkoak: makina hauetan saria zoria edo halabeharraren araberakoa da. Makina hauen sari banaketa portzentajeak jakiteko estatistika eta probabilitatera joan beharra dago. Kasinoetan joko aretoetan bakarrik daude.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makina txanponjale Aldatu lotura Wikidatan