Maldita Nerea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maldita Nerea
Maldita Nerea taldearen logotipoa
Datuak
JatorriaMurtzia
Musika motaRock - Pop rock - Pop
InstrumentuakGitarra
Urteak2007 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)SonyMusic
Taldekideak
Jorge Ruiz
Luis Gomez
Rafa Martin
Tato Latorre
Serginho Moreira
Informazio gehigarria
Maldita Nerea
Facebook: MalditaNereaOficial Twitter: MalditaNerea Musicbrainz: 03fcdaa0-e2c7-4be6-a533-94665ccdab57 Songkick: 68116 Discogs: 2018490 Edit the value on Wikidata

Maldita Nerea Murtzian jaoitako musika talde bat da. Taldearen aurpegirik ezagunena Jorge Ruiz (Murtzia, 1975ko uztailaren 10). “El Secreto de las Tortugas” albuma argitaratu zutenetik Espainiako talde garrantzitsuenetariko bat da, baita Hego-Amerikakoa ere.Jorge Ruiz, Luis Gómez, Rafa Martín, Tato Latorre eta Serginho Moreira dira taldekideak.

Maldita Nereak jarraitzaile klub propioa du, “Tortugas” izenarekin ezaguna. Izen hau taldearen logotipotik aterata dago baita lehen diskoaren izenetik. Halaber, taldeak berezko kanpamendua dauka, Maldita Beach Rock deituta (baina MRB izenarekin ezagutzen da) eta Luis Gómezek zuzenduta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HASIERA 2003tik 2007ra arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murtzian sortutako taldea da, non lehen pausuak ematen hasi zen eta geroago haien emanaldiekin jarraitzeko Salamancara bidaiatu zuten, non Jorgek logopedia ikasketak egin zituen. Salamancara iritsi zirenetik taldea arrakasta izugarria lortu zuen.

Denboraldi bat pasa eta gero, kontzertuak areto txikietan ematen, Universal Music multinazionala haietaz interesatu zen eta 2003an bere albuma argitaratu zuen: Cuarto Creciente Jorge Ruiz azaldu zuen nondik datoz taldearen izena: « Nerea musikari eman diogu izena da eta “maldita” adjektiboa musikaz eta musikarekin bizitzearekin lotura dauka.

2007 eta lehen arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, lehenego diskoa atera zen eta Jorge Ruizek erabaki zuen bigarren lana autoeditatua izango zela. Bere bigarren albuma, “El Secreto de las Tortugas”, Cuarto Creciente Producionesek produzituta arrakasta izugarria ematen dio taldeari.

2009 eta Maldita Nerearen lehenengo bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko erdian haien bigarren diskoa argitaratzen dute, DVD batekin non dokumental autobiografiko bat aurki dezakegu, baita hiru bideoklip ere. Gainera, Maldita Nerearen lehenengo bira sustatzen hasi zen,herrialdearen hainbat areto ezberdinetan eta aste gutxitan sarrera guztiak agortu egin ziren. 2009ko maiatzaren 12an, Maldita Nereak “Es un secreto...No se lo digas a nadie” argitaratu zuen. CD-z eta DVD-z osatutako bilduma da eta taldearen  ibilbidea azaltzen da.

2010 eta lehenengo garaipen nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, “Cosas que suenan a…”abestia arrakasta handia lortu zuen eta top 10eko lehen postua lortu zuen. Gainera haien lehen bi kontzertu handien datak finkatu ziren: Lehenrngoa Madrilen (Palacio de Deportes de la Comunidad de Madrid) 2010eko azaroan eta Bartzelonan Sant Jordi Clubean 2010eko abenduan.

2010eko abenduaren 10ean, Maldita Nerea “Premios 40 Principales”eko V. ekitaldian garaile izan zen. Hori gutxi izango balitz bezala, urte berean iTunes-ek“El Secreto de las Tortugas” 2010eko abestia zela adierazi zuen.

2011 album berria eta atsedenaldia

2011.urtean proiektu berri bat atera zuten, Fácil izenarekin; eta 2011ko apirilaren 9an lehen abestia argitaratu zuten. Disko hau maiatzaren 17tik erosten hasi zen. Disko berri hau 60 herritik aurkeztu zuten Fácil birarekin bat eginez. 2011ren amaieran, ClanTV ko “Los Clanners” programaren sintonia grabatu zuten; “Bienvenido a nuestro clan” deituta.

2013 hitzaldiak eta Maldita Beach Rock

2013.urtean, Maldita Nerea, konkretuki Jorge Ruiz hainbat hitzaldi eman zituen txikien hezkuntzari buruz. Hala, “Mentes Brillantes” hezkuntza-programan parte hartu zuen bere konpromisoagatik. Urte horretan, Luis Gómez, taldearen gitarra-jotzailea hasi zen udako kanpamenduarekin; Mladita Beach Rock (Murtzian ospatzen da urtero).

2014 “Mira Dentro”

Hiru urtte igaro ziren Maldita Nerea agertokietan berriro ikus ahal izateko. Taldearen burua Miamira bidaiatu zen inspirazioa aurkitzeko helburuarekin; eta 2014ko apirilaren 1ean berriro agertu ziren Espainiako Futbol Selekzioa indartzeko. Brasilen ospatu zen Munduko Futbol txapelketare abestia prestatu zuten: "Buena Energía". Irailaren hasieran “Mira Dentro” izeneko bira jakinarazi zuten  eta azaroaren 6an Mira Dentro diskoa argitaratu zen. Salmentan ipini zen momentutik lehenengo postua lortu zuen iTunes-en eta arrakasta ikaragarria lortu zuen.

2017, “Bailarina” izeneko disko berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko maiatzaren 7an, Spotify plataforman  eta iTunesen argitaratu zuten “Bailarina” albuma. Disko honen abesti guztienetatik “Bailarina” izenekoa 2017ko Espainako La Vueltalko abestia da.

Taldearen kideak

Taldea sortu zenetik aldaketa batzuk pairatu dira:

  • Jorge Ruiz: ahotsa eta konpositorea
  • Luis Gómez: gitarrista
  • Carlos Molina: baxu-jotzaile
  • Sergio Bernal: bateria jotzaile

Eta gaur egun taldea honela dago antolatuta:

  • Jorge Ruiz: ahotsa eta konpositorea
  • Luis Gómez: gitarrista
  • Rafa Martín: baxu-jotzaile
  • Tato Latorre: gitarrista
  • Serginho Moreira: bateria jotzaile.

Maldita Beach Rock. Udako kanpamendu ofiziala

Taldearen kide batek, Luis Gómez, 2013an kanpamendu bat antolatu zuen, non rock musikarekin zerikusia dituzten hainbat jarduera antolatzen dira. Los Urrutias-en antolatzen da, Cartagenan eta izena ospatzen den inguruaren izenetik dator.

Ekitaldia kanpamendu berriztatzaileenetariko bat kontsolidatu da, bertan sortzen den giroa, rock musika eta kirol direla eta. Udan zehar hainbat edizio egiten dira, familientzat baita hamazortzi urte baino gehiago duten pertsonei zuzenduta dago.

Sare-sozialen eraginez, kanpamenduaren izatea sustatu egin da eta mila pertsonei heldu egin zaie. Kanpamenduaren hasieratik, bi edizioetan 200 pertsona baino gehiago joan dira 2013 eta 2014 urteetan zehar.

Diskografia

  1. Cuarto Creciente (2003)
TITULUA IRAUPENA
«Se está haciendo tarde» 3:50
«Ninguno de dos» 3:28
«Mi rey y yo» 4:00
«Te hablaré» 4:01
«Cariño yo solo quiero llamar» 4:01
«Aunque ni siquiera existas» 3:59
«Seis» 5:06
«Que no es verdad» 4:05
«Sabes demasiado» 3:25
«Cuarto creciente» 5:37

2.Maldita Maqueta (2004)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IZENA
«La canción de Ana»
«Cuarto creciente»
«Ninguno de dos»
«Quiero verte alrededor»
«Sabes demasiado»
«Mi rey y yo»
«Se está haciendo tarde»
«Mi pequeño invierno»
«Cariño yo solo quiero llamar»
«Te hablaré»
«Seis»
«La gran mentira»
«Kántamelade» Lagarto Amarillo taldearekin

N.º Título Duración

«El secreto de las tortugas» 4:08

«Abrí los ojos» 3:25

«Piedra, papel o tijera» 4:29

«Con trocitos» 4:08

«Por eso» (kantamelade) 5:19

«La raya» 4:03

«Hace tiempo que dices» 3:42

«Su película» 4:01

«Después de todos estos años» 3:15

«Todo está perfecto» 4:10

«El secreto de las tortugas» ( Los Delinqüentes-ekin) 4:08

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Facebook Nerea Oficial
Twitter Maldita Nerea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]