Murtzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Murtzia
Murcia
Espainiako udalerria
Murcia.JPG
Flag of Murcia.svg Escudo de Murcia.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Murtziako Eskualdea
Alkatea José Ballesta (en) Itzuli
Izen ofiziala Murcia
Jatorrizko izena Murcia
Posta kodea 30001–30012
INEk ezarritako kodea 30030
Geografia
Koordenatuak 37° 59′ 10″ N, 1° 07′ 49″ W / 37.9861°N,1.1303°W / 37.9861; -1.1303Koordenatuak: 37° 59′ 10″ N, 1° 07′ 49″ W / 37.9861°N,1.1303°W / 37.9861; -1.1303
Localización de Murcia.svg
Azalera 881.86 km²
Altuera 43 m
Mugakideak Alcantarilla, Alhama de Murcia, Beniel, Campos del Río, Fortuna, Fuente Álamo de Murcia, Molina de Segura, Santomera, Torre Pacheco, Cartagena, Librilla, San Javier, Las Torres de Cotillas, Mula, Orihuela eta Pilar de la Horadada
Demografia
Biztanleria 453.258 (2019)
Green Arrow Up.svg6.076 (2018)
Dentsitatea 513,98 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 968
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Łódź, Miami, Lecce, Grasse, Santa Maria Capua Vetere, Irapuato (en) Itzuli eta Yangzhou
Matrikula MU
murcia.es

Murtzia[1] (gaztelaniaz eta ofizialki Murcia) Espainiako hego-ekialdean dagoen hiria da, herrialde osoko zazpigarren populatuena dena. Izen bereko probintzia eta autonomia erkidegoko hiriburua da.

436.870 biztanle zituen 2009an.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segura ibaiak zeharkatzen du. Altuera desberdineko mendiek zeharkatzen dute, Carrascoy, El Puerto, Villares, Columbares, Altaona eta Escalona. Udalerriaren hegoaldeko mendizerrak Murtzia Cartagenako zelaitik banatzen du.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murtziako mapa, urdinez erdigunea ageri dela.

Berez hiriaren erdigunea denean 175.000 pertsona bizi dira, eta erdigunearen inguruan 54 herri daude (gaztelaniaz pedanía deituak). Herri hauetako batzuk jada erdiguneari lotuta daude, eta beste batzuk erdigunetik 10-15 kilometrora daude eta izaera propioa mantentzen dute, nahiz eta Murtziako udalerriaren zati izan.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murtziako autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murtziako autobusen konpainia Latbus deritzona, hainbat linea ditu, Murtzia hiri artekoak eta inguruko herriak elkartzen dituztenak. Hiriko lineak hamaika dira guztira eta hiri artekoak 43.

Murtziako tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Murtziako tranbia»

Tranbiaren lehen tartea 2007ko maiatzean zabaldu zen froga moduan, eta Murtzia hiriaren erdialdea, Juan Carlos I.a etorbidea eta Espinardoko gunea batzen ditu. Ibilbideak lau geltoki baino ez ditu.

Froga tarte horren arrakasta ikusita, 2009ko urrian, tranbiaren lehen linea osoa eraikitzeko lanak hasi ziren, FCC eta Comsa enpresen eskutik.

Aldirietako trenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murtzia eta Alacant arteko Renfe Aldirietako tren sareak bi linea dauzka, C-1 linea Murcia del Carmen eta Alacant artekoa, eta C-2 linea Murcia del Carmen eta Águilas artekoa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1920 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
111.693 142.480 195.658 217.934 249.771 243.687 284.585 328.100 370.745 436.870

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Murtzia - Alcantarilla)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.4 18.2 20.4 22.5 25.8 30.0 33.4 33.6 30.2 25.0 20.0 17.0 24.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.1 11.7 13.5 15.6 19.0 23.1 26.2 26.7 23.6 18.8 14.1 11.1 17.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.9 5.2 6.7 8.7 12.2 16.2 19.0 19.9 16.9 12.7 8.2 5.2 11.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 28 30 27 32 20 5 10 27 44 32 21 301
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 3 3 3 4 4 2 1 1 2 4 4 4 35
Eguzki orduak 172 176 212 240 280 310 338 301 235 203 169 159 2797
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología[2]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]