Malen Ruiz de Azua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malen Ruiz de Azua

Bizitza
JaiotzaArrasate1995eko azaroaren 17a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktrack and field official (en) Itzuli, atleta eta atletismo entrenatzailea
Atletismoa
Kirol diziplinak pertika jauzia
Jauzi hirukoitza
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14407198 Edit the value on Wikidata

Malen Ruiz de Azua Larrinaga (Arrasate, 1995eko azaroaren 17a)[1] gipuzkoar atleta da, pertika jauzian espezializatua. Markarik onena 4'47 metrotako jauzia du, 2021eko maiatzaren 8an Zaragozan lorturikoa.[2] 2021ean Europako txapelketan txapeldunordea izan zen. Gaur egun Valencia Club Atletismo taldean ari da lehiatzen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako pista estaliko pertika jauziko txapelduna izan zen 2017an[3] eta 2018an.[4] 2017an bederatzigarrena izan zen Europako 23 urtez azpiko txapelketan, Polonian.[5]

2021. urtean Donostian jokaturiko Euskadiko Txapelketan bere marka ondu zuen 4'41 metrotako jauzia eginez[6] eta hilabete beranduago Espainiako txapelduna izan zen hirugarren aldiz eta marka pertsonala hobetuz gainera, 4'43m.[7] Maiatzean Zaragozan 4'47 metrotako jauzia egin zuen. Maiatzaren amaieran Europako Txapelketa jokatu zuen Polonian eta bigarren eginez zilarrezko domina eskuratu zuen.[8]

Atletismoaren barnean beste modalitate batzuk ere jorratu ditu, esate baterako jauzi hirukoitza, 4x100 errelebo lasterketa, 100 metro oztopo lasterketa... Jauzi hiruikoitzean Euskadiko txapelduna izan da.[9]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pertika jauzian:
    • Europako txapelketa:
      • Bigarren (1): 2021
    • Espainiako txapelketa pista estalian:
      • Txapeldun (3): 2017, 2018, 2021
      • Bigarren (4): 2019, 2020, 2022, 2023
      • Hirugarren (1): 2016
    • Espainiako txapelketa aire librean
      • Bigarren (4): 2015, 2020, 2022, 2023
      • Hirugarren (3): 2017, 2018, 2021
  • Jauzi hirukoitza:
    • Euskadiko txapelketa (2): 2017, 2018
  • Luzera jauzia:
    • Euskadiko txapelketa (1): 2016

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [https://www.rfea.es/web/noticias/ErrorPage.asp «Real Federaci�n Espa�ola de Atletismo»] www.rfea.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Tres guipuzcoanas, en lo más alto» El Diario Vasco 2021-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  3. «Malen Ruiz de Azua eta Istar Dapena Espainiako txapeldun - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) «Malen Ruiz de Azua se queda a las puertas de su tercer título» Mundo Deportivo 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  5. «Malen Ruiz de Azua bederatzigarren Europako 23 urtez azpikoen txapelketan - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  6. «Bere markarik onena gainditu du Malen Ruiz de Azuak Anoetan - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  7. «Malen Ruiz de Azua, Espainiako txapeldun - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  8. «Zilarrezko domina Malen Ruiz de Azuarendako Europakoan - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).
  9. (Gaztelaniaz) Bidasoa, Conecta. Dos oros para Malen Ruiz de Azua en Anoeta | CONECTA BIDASOA. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]