Malkorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Malkorra
Gailurra
Garaiera 1.245 m
Koordenatuak 42° 56′ 34.09″ N, 2° 21′ 49.20″ W / 42.9428028°N,2.3636667°W / 42.9428028; -2.3636667Koordenatuak: 42° 56′ 34.09″ N, 2° 21′ 49.20″ W / 42.9428028°N,2.3636667°W / 42.9428028; -2.3636667
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Mendilerroa Urkilla
Malkorra hemen kokatua: Euskal Herria
Malkorra
Malkorra
Igoera
Ohiko abiapuntua(k) Arriola/Narbaixa/Arantzazu

Malkorra Arabako mendia da, Urkilla mendilerroko bigarren mendirik garaiena (1.245 m).

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narbaixatik, Beltran baserritik abiatu behar da, Urkitzako lepora irtetzeko. Lepo honek, Oburu eta Napar Basoko Punta mendiak banatzen ditu. Oburura igotzeko beharrik gabe, eskuinetik inguratu daiteke, mendi hau Malkorrarekin batzen duen leporantz irtetzeko. Hemendik, berehala hel daiteke tontorrera

Beste bide bat, Arriolatik doa. Hemendik, mendilerrora doan bidea hartu eta Ezkarzarana lepora heldu behar da, altxatzeetako lehen lerroan, Narbaixako mendilerroa bezala ere ezaguna. Jeitsi, eta aurrera jarraitu behar da, harizti batean sartzen den bide batetatik. Lehen bidegurutzean, ezkerretara hartu behar da, ondoren, aurrera jarraitu eta, handik gutxira, ezkerretara hartzeko. Toki honetan, bideak bere goitiera igotzen du eta harbide bihurtzen da. Orduan, mendiaren hegoaldeko zatiaren pinudian sartzen da, haritzak ere badauden arren, eta askoz garbiago dagoen toki batetara irtetzen da, baina, goiko aldean, sastrakartez estalia. Bide hau, tontorretik gertu geratzen da, eta berehala heldu daiteke bertara.

Gordoatik joanez gero, Burdinkurutz lepora irten behar da lehenik, eta, hemendik, zuzenean tontorrera hel daiteke.

Azkenik, Arantzazutik abiatuz gero, lehenik Urbiarantz abiatu behar da. Elorreta izeneko lepora heldu ondoren, Urbiako ermita bisita daiteke, xedea, Zabalaitz harkaitza behetik inguratzea den arren, eskuinetara, Bolaleku lepora iristeko. Handik gutxira, Petrinaitz eskuinetik inguratu behar da, Burdinkurutz lepoan kokatzeko. Hemendik, tontorra hegomendebaldean dago, pausoak, Oburu eta Malkorra banatzen dituen leporantz bideratu, eta, azkenik, azken honen tontorrera iristeko.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tontorra, hareharriz josia dago.

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa