Malmuertako Dorrea
Malmuertako dorrea | |
---|---|
Torre de la Malmuerta | |
Ikuspegi orokorra ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Kordobako probintzia |
Udalerria | Kordoba |
Koordenatuak | 37°53′30″N 4°46′40″W / 37.891769°N 4.777678°W37°53′30″N 4°46′40″W / 37.891769°N 4.777678°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Malmuertako dorrea, Espainiako Kordoba hirian dagoen dorre albarranar bat da. XV. mendearen hasiera aldera eraiki zen, aurretik bertan zegoen beste dorre musulman baten gainean. Bere betebeharra, Rinconeko atea eta Colodroko atea defendatzea zen. Bere eraikuntza ordaindu ahal izateko, arrakeroei eta joko-etxeei jarritako isunekin lortutako dirua erabili zen.
Oinplano oktagonal edo alakatuarekin, Rinconeko Atean pausatzen den harresi bat mozten duen arku batean eusten da. Arkupean, errege armak eta dorre honi buruz existitzen den elezahar bat sorrarazi duen ia ezabatutako idazkun bat ikus daitezke.
Trinkoa da arkuaren altueraraino, baina, hortik aurrera, hutsa da, bertan, gela batzuk daudelarik, nondik plataformara daroan eskailera bat abiatzen den.
Bere funtzio defentsiboa galduta, nobleentzako presondegi bezala erabili zen. Ondoren, jada XVIII. mendean, Gonzalo Antonio Serrano jakintsu kordobarrak, bere behaketa astronomikoak bertatik egiten zituen.
Denbora batez, XX. mendearen amaieran, Xake Federazioaren egoitza izan zen.