Malvegil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Malvegil (sindarinez "urrezko ezpata" esan nahi duena), Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1144. urtean jaioa, dunadan bat da, Zelebrindorren semea eta Arthedaineko seigarren erregea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1272. urtean hil ondoren, Malvegil izan zen bere oinordekoa Arthedaineko tronuan. Bere erregealdian itzuli zen berriz gaizkia Arnorrera. Orkoak, Mendi Lainotsuetan ugaritzen hasi ziren, eta nanoei eraso zieten. Nazgûlak, eta hauen buruzagia, Errege Aztia agertu ziren berriz, Iparraldeko Dunedainen banatutako erresumak suntsitzeko asmoz, Angmar sortu zuen Mendi Lainotsuen iparraldeko muturrean. Han, jende gaiztoa bizi zen, Errege Aztiaren zerbitzura jarri zen jendea.

Malvegil Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1349. urtean hil ondoren, bere oinordekoa, bere seme Argeleb I.a izan zen, Arnorreko erresumaren koroa osoa aldarrikatu zuen lehena izan zena, Rhudaur eta Kardolaneko gobernarien artean Dunedain odola galtzearen ondorioz. Argeleb I.agandik hasita, errege guztiek aldarrikatu zuten koroa eta Ar(a) aurrizkiarekin (sindarinez "erregea" esan nahi duena) hasten ziren tituluak hartu zituzten, aldarrikapen horren adierazgarri bezala, eta, eskubidez, Arnorreko erregeak izango liratekeelako, Isildurren ondorengo bakarrak izateagatik.


Aurrekoa
Zelebrindor
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1272-1349
Ondorengoa
Argeleb I.a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]