Malviviendo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malviviendo
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua3
Atalak30
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko telesaila
Hizkuntzagaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)David Fernández Sainz-Rozas (en) Itzuli
[[Kategoria:David Fernández Sainz-Rozas (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Dani Mantero (en) Itzuli
[[Kategoria:Dani Mantero (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Hasiera-data2008ko azaroaren 24a
Amaiera-data2014ko uztailaren 7a
malviviendo.com
IMDB: tt2097031 Edit the value on Wikidata

Malviviendo, euskaraz Bizitza gaiztoan, 2008ko azaroaren 24ean hasitako Internet bidezko telesaila da, bere hastapenetatik arrakasta handia izan zuena, ahoz ahoko fenomeno nabarmen baten bitartez. Seriean profesionalak ez diren aktoreek eta teknikoek egiten dute lan, lansaririk gabe eta bolondresek emandako diruari esker. Komunikazio taldeen eskaintza ugari jaso arren, guztiei uko egin eta euren kabuz jarraitu dute lanean.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saila Sevilla hiriko Banderilleros izeneko alegiazko auzoan dago girotua. Pertsonaiek euren bizitza gaiztoetan harrapatutako lagun koadrila osatzen dute, droga kontsumoan eta bestelako arazoetan murgildurik.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beltza edo El negro (David Sáinz), karrera bukatu ezinik gorrilla edo aparkatzeko mutil gisa lan egiten duen mutil gaztea da, kanutoak erre ohi dituena.
  • Ezkerra edo El zurdo (Antonio Velázquez), auzoko droga saltzailea, gaztelaniaz "no ni uno, ni dos, ni tres... sino tres..." esaera behin eta berriz esaten duena. Emakume itsusiak ditu gogoko eta futbol kamisetak janzten ditu.
  • Kakia edo El kaki (Tomás Moreno), uniformez jantzita joaten den militar ohi elbarria. Umore txarrekoa, ez du nahi izaten inoren laguntza.
  • Postilla (Carlos Medrano) lapurreta egin eta ihesean narcolepsiak jo ohi duen kleptomanoa.

Bigarren mailako pertsonaia ugari ere hartzen du parte.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal guztietan melón edo meloi hitza edo fruitua bera agertzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) El triunfo de los 'fumetas', www.elpais.com. 2009-09-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]