Manifestazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
AHTren aurkako manifestazioa Bilbon.

Manifestazioa edo kale-agerraldia[1] pertsona multzo batek ibilbide batean zehar burutzen duen protesta-ekintza bat da, gehienetan protestaren zioa azaltzen duten pankartak zabalduz eta sarri euren eskaera eta salaketak adierazteko oihu eginez. Batzuetan, manifestazioen ordez elkarretaratze, kontzentrazio edo protesta-bilkurak egiten dira, protestan parte hartzen duen pertsona multzoa toki jakin batean bildu bakarrik egiten denean, ibilbide bat egin gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kale-agerraldi» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]