Mantum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mantum
Kapa (liturgia)a

Mantum edo aita santuaren kapa 20. mendera arte aita santuek erabili izan duten kapa bat da, bereizten zena ohiko apezpikuen kapa liturgiko batetik luzeago izatean. Aurreko mendeetan gorri kolorekoa zen ohikoan. Zurixkak ezagutu izan dira XIX. eta XX. mendeetan.[1]

XI. eta XII. mendeetan aita santu hautatu berriari mantum edo kapa ematea inbestiduraren sinboloetako bat izaten zen, immantatio esaten zitzaion zeremonia.[2] Vatikanoko II. Kontzilioaren eta Paulo VI.a Aita Santuaren pontifikatuaren ondoren, mantum luze haueak erabili gabe gelditu dira. Ondorengoek kapa normalagoa erabili dute haren ordez. Mantum zahar batzuk kapa ohikoago bihurtu dira ohialak laburtuz, hala nola , Benedikto XVI.a Aita Santuaren pontifikatuan. Benedikto XVI.ak luzera normaleko gotzain-kapa erabili arren, bere morsum edo lokarri berezietan mantum zaharretako estilo bereziki landua erakutsi izan du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Cope» www.newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  2. Fidelissimus, Princeps. (2010-07-27). «Noble y Real: El protocolo vaticano: coronación e inauguración papal» Noble y Real (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  3. «El formal o racional» liturgiapapal.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]