Manu (ebazpena)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manu, agindu edo, epaileena soilik, errekerimendua (Heg.) alderdi bat zerbait egin edo ez egitera behartzen duen organo ebazle batek emandako agindua da. Organo ebazle batek manu bat ezartzen duenean, ahalmen hertsatzaile osoz, alderdietako baten jokabidea bideratu egiten du. Alderdiak manuak ezarritako neurriak bete ezean, administrazio-arloko, arlo zibileko edota krimen-arloko zehapenak jasoko ditu, isunak eta espetxe-zigorrak barne; eta, horrez gain, alderdi hauslea ebazleari desmen egiteagatik salatu ahal izango dute.

Manuek, arazo bat ebazkizun dagoenean, kautela-neurriak emango dituzte, hots, prozesuan aurreikusten diren pertsona baten eskubideak eta azken erabakia bera babesteko behin-behineko neurriak.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.