Edukira joan

Manuel Carballal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Carballal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBenito Manuel Carballal Pazos
JaiotzaCoruña, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kriminologoa eta ikertzailea

manuelcarballal.com
Facebook: manuel.carballal Edit the value on Wikidata

Manuel Carballal Coruña, 1967) galiziar ikertzaile, idazle, ufologo eta kriminologoa da. Irrati, prentsa (Policía, Guardia Civil eta Ciencia Policial aldizkarietan) eta telebistako kolaboratzailea, bereziki ezaguna da parapsikologiarekin lotutako iruzur batzuk argitzeagatik. Eskuineko hedabideekin lotura estua gorde du beti.

Teologian diplomatu zen Konpostelako Institutu Teologikoan (Santiago) eta Kriminologian Santiagoko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Kataluniako Kriminologia Eskolan ikasi zuen ere, sinesmenei lotutako kriminalitatean espezializatuz.

Kriminologo gisa, Kriminalitate Bortitz eta Sexualaren Ikerketa eta Analisirako Zentroko (CIAC) bigarren presidenteordea da, eta Galiziako Kriminalista eta Peritu Judizialen Elkarte Profesionaleko kidea. Ikerketa-kazetari gisa, zerbitzu sekretuetara, sektetara eta iruzur paranormaletara bideratu da bereziki.

Bidaiaria, Asiara eta Afrikara egindako Espainiako hainbat espediziotako kidea izan da. Afrika, Europa eta Amerikako Gobernuz Kanpoko Erakundeen hainbat ekimen koordinatu edo lagundu ditu.

Deskubritu dituen iruzurrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko izan dira:

  • El gallego sabio. Óscar Rey Brea: el hombre que descubrió los OVNIs. El Ojo Crítico, 2022.
  • La vida secreta de Carlos Castaneda. Antropólogo, brujo, espía, profeta. El Ojo Crítico, 2018.
  • Los peligros del ocultismo. Crimen, delito y misterio. Luciérnaga, 2017. ISBN 9788416694570
  • El secreto de los dioses. Bartzelona: Martínez Roca, 2005. ISBN 978-84-270-3191-3
  • Los peligros del ocultismo: suicidios colectivos, asesinatos rituales, adicciones, posesiones y fraudes. Madril: América Ibérica, 2002.
  • Los expedientes secretos: El CESID, el control de las creencias y los fenómenos inexplicados. Bartzelona: Planeta, 2001. ISBN 84-08-03792-7
  • Carballal, Manuel; eta beste egile batzuek: 20 relatos inquietantes. Madril: Corona Borealis, 2000. ISBN 84-95645-22-X
  • Ovnis y pilotos. Madril: Contrastes, 1995. ISBN 84-89047-34-0
  • La ciencia frente al misterio. Madril: Contrastes, 1995.
  • Los peligros del esoterismo. Madril: Contrastes, 1995.
  • Ovnis: Testigos de élite. Madril: Espacio y Tiempo, 1993. ISBN 84-7998-060-5
  • Secuestrados por los ovnis. Madril: Espacio y Tiempo, 1992.
  • Carballal, Manuel; eta beste batzuek: Proceedings: satanismo y demonología. Madril: Inespa, 1991.
  • Carballal, Manuel; Carrión, Gabriel: El diablo: El síndrome del maligno. Madril: Juan, 1990. ISBN 84-334-2301-0

2019tik ikerketa koaderno sail bat hasi zen argitaratzen, Cuaderno de Campo de El Ojo Crítico. Lehen koadernoak hauek izan ziren: OVNI: Alta extrañeza, Cultos Satánicos y Causa de denuncia: Poltergeist. El Ojo Crítico, 2019.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]