Maokeetako plaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maoke Plakaren mapa

Maokeetako plaka, mikroplaka tektoniko bat da, 0,00284 estereorradianeko hedadura duena. Oro har, Indoaustraliar plakari lotua dago.

Ginea Berria uhartearen mendebaldean dago. Maoke mendiak hartzen ditu, eta mendi horiexek eman diote plakari izena.

Maokeetako plakak mugakide ditu Woodlark plaka, Indoaustraliar plaka eta Txori Buruko plaka.

Maokeetako plaka, milioi bat urteko, 0,8927ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 59º 59' ipar latitudean eta 78º 88' eki longitudean kokatutako polo baten arabera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]