Ginea Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ginea Berria
LocationNewGuinea.svg
Geografia
Kokapena Melanesia
Uhartedia Malaysiar artxipelagoa
Azalera 786.000 km²
Punturik garaiena Puncak Jaya
Politika
Herrialdea  Indonesia
Probintziak Papua
Mendebaldeko Papua
Herrialdea  Papua Ginea Berria
Probintziak 17
Gizartea
Biztanleria ~ 7,5 miloi bizt.
Dentsitatea ~ 8 bizt./km²
Artikulu hau Asiako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».

Ginea Berria[1] (tok pisinez: Niugini; nederlanderaz: Nieuw-Guinea; indonesieraz: Papua edo, historikoki, Irian) Malaysiar artxipelagoko uhartea da, munduko bigarren handiena Groenlandiaren ondoren. Asiako hego-ekialdeko muturrean dago, Australiaren iparraldean. 786.000 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2000. urtean 6,4 milioi biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ginea Berria uhartean Australiaren iparraldean eta ekuatorearen hegoaldean dago. Iparraldean Ozeano Barea du, Salomon eta Bismarck itsasoak ekialdean, Koral itsasoa eta Torres itsasartea, eta Arafura itsasoa hego-mendebaldean[2].

Mendebaldetik ekialdera doan mendilerro batek, Ginea Berriko mendikateak, eratzen du uhartearen bizkarrezurra 1.600 kilometroan. Gailurrik gorenak uhartearen mendebaldean daude: Puncak Jaya (4.884 metro), Puncak Mandala (4.760 metro) eta Puncak Trikora (4.750 metro). Zuhaitz-muga 4.000 metrotan dago eta gailurretan glaziarrak daude, 1936tik aurrera atzerakada nabarmena izan duten arren[3].

Uharteak balio ekologiko itzela dauka biodibertsitateari dagokionez. Izan ere, planetako euri-oihan tropikal zabalenetako bat dauka, eta munduko espezieen %5-10a[4] (portzentaia hau AEB eta Australiakoen antzekoa da). Espezie asko endemikoak dira, hau da, bertan bakarrik daudela, eta milaka oraindik ezezagunak dira zientzialarientzat. Kalkuluen arabera, 300.000 intsektu, 15.000-20.000 landare, ur gezatako 200 arrain eta 760 hegazti espezie daude[5].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko erdia Indonesiaren administraziopean dago, ekialdekoak Papua Ginea Berria herrialdea osatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ginea Berria Aldatu lotura Wikidatan