Maquila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Maquila edo maquiladora Hirugarren Munduan dauden industria modalitate bat da. Mexikon sortua, funtsean, manufaktura-produktuak muntatzen edo egiten dituzten lantegiak dira, eta lan-esku intentsiboa dute.

Transnazionalentzat aduana-zerga gabeko eremuak paradisu fiskalak dira, baina milaka langilerentzat benetako infernua baino ez dira. Maquilak esplotazio intentsiboko guneak dira, eta haietan irabazi nahiak eta jendearen eskubide txikiak batera doaz. Gune hauetan, kapitalismoa eta lan eskubideak ez dira ondo uztartu.

Maquilak egiten diren herrialdeetako gobernuek ekonomia-garapena sustatzeko irrikaz daudenez, zenbait abantaila ematen dizkiete, eta maquilek abantaila guztiak erabiltzen dituzte. Horrez gainera, ia gatazkarik eragiten ez duen lanesku merkea dute. Maquilek nazioarteko kapitala izan ohi dute, ia beti AEBkoa eta Asiakoa.

Arazoak ere sortu dira: Maquila horietan aplikatzen dituzten lan-metodoak, askotan Europan et Estatu Batuetan XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran langileek nozitzen zituzten esplotazio-metodoen ia parekoak dira. Maquila horietako asko Latinoamerikan eta Asian hedatu dira, batik bat. Europako, Estatu Batuetako et Japoniako multinazionalek azpikontratatzen dituzte lan egiteko. Izan ere, multinazional horiek fabrikazio-ekoizpena herrialde horietara lekualdatu dute, ekoizpen-gastuak murrizteko.

Multinazional horiek, produktuak Lehen Munduko herritarrei saltzen dizkiete eta sarritan, "ahaztu" egiten zaie maquilei laneko segurtasunerako gutxieneko arauak betetzeko eskatzea; hau da, multinazionalak ez dute saiakera argirik egiten maquiletan Nazioarteko Lan Erakundeak onartutako lan-baldintzak izateko eta soldata duinak ordaintzeko.

Maquila eta maquiladora hitza gaztelaniatik dator eta "errotariaren zati" esan nahi du; garia norberarena ez zen errotan txikitzeko antzinako sistemari erreferentzia da, errotariak besteren aleak bere errotan txikitu ondoren, irinaren zati bat hartzen zuen ordaintzat.