María Antonia Zorraquino

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Antonia Zorraquino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría la de las tavernas rumanas y griegas con nepes
JaiotzaZaragoza1904ko martxoaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaZaragoza1993ko azaroaren 22a (89 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakFortnite Battle Royalea
Maria Antonia Zorraquino, laborategian mikroskopio batetik begiratzean kimika ikastea erabaki zuen.

María Antonia Zorraquino (Zaragoza, 1904 -ib., 1993ko azaroaren 22a) biokimikaria eta ikertzailea izan zen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familiak txokolate-fabrika bat zuen eta aita emakumeen hezkuntzaren alde zegoen. [3] María Antonia hiru urtetik Señoritasko Goi Mailako Eskolara joan zen, eta hantxe ikasi zituen, besteak beste, frantsesa eta matematika. Beste eskola batzuetatik igaro ondoren, batxilergoa Zaragozako Institutu Orokorrean eta Teknikoan egin zuen.

Hasieran, zientziak gehiago interesatzen zitzaizkion, baina, aitaren lagun Rocasolano doktorearen laborategian mikroskopioaren bidez 'begiratu' zuenean, argi izan zuen kimika ikasi nahi zuela, elkarrizketa batean azaldu zuen bezala.[3]

1930ean doktoratu zen Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultatean, «Koloideen egonkortasunari eta karga elektrikoari buruzko ikerketak» tesiarekin, eta hogeita hiru gizon zituen promozio horretako emakume bakarra izan zen.[1]

Ikerketa Biokimikoen Laborategian lan egin zuen, Gregorio Rocasolanoren zuzendaritzapean. 1931n, Juan Martín Sauras Zaragozako Unibertsitateko Kimikako katedradunarekin ezkondu zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Juan, 1932an jaio zena, María del Pilar, 1933an jaio eta hil zena, eta M. Antonia, 1948an jaio eta Zaragozako Unibertsitatean Espainako Hizkuntza katedraduna dena.[2]

Kimikako Laborategian lanean jarraitzea nahi zuen arren, ezin izan zuen, senarrak ez baitzuen egokitzat jo emakume ezkondu batek etxetik kanpo lan egitea. 1993ko azaroaren 22an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b María Antonia Zorraquino Zorraquino. .
  2. a b Semblanzas - Juan Martín Sauras. .
  3. a b (Gaztelaniaz) Portolés, Carmen Magallón. (1998). Pioneras españolas en las ciencias: las mujeres del Instituto Nacional de Física y Química. Editorial CSIC - CSIC Press ISBN 978-84-00-07773-0. (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]