María Antonieta Mendivil

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Antonieta Mendivil

Bizitza
JaiotzaCajeme (udalerria)1971ko urtarrilaren 1a (53 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

María Antonieta Mendívil (Cajeme, Mexiko, 1971ko urtarrilaren 1a) mexikar poeta, kontalaria eta saiakeragilea da. Hainbat bitarteko inprimatu eta digitalen artikulugile eta editorea izan da. 2011n, A ras de vuelo eleberria aukeratu zuten Milurteko hamar hoberenetako gisa.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak ditu; Sonora Unibertsitatean Letra Hispanikoetan, Monterreyko Goi Mailako Institutu Teknologikoan Komunikazio Zientzietan eta teologia ikasketakSalamancako Pontifize-Unibertsitatean. UNAMeko "Encuentros y Desencuentros de la Lengua Española y de las Literaturas Hispánicas" diplomatura egin zuen.

La espera de Ofelia irrati-nobelaren sortzailea eta gidoilaria izan zen. Programa hori Mexikoko Irratiaren Institutuak eta Helduentzako Hezkuntzaren Institutu Nazionalak ekoitzi zuten alfabetatzea bultzatzeko, eta Mexikon eta Estatu Batuetan zabaldu zen.[2][3][4]

Hogei urtez baino gehiagoz, artikulugile eta editore gisa aritu da Mexikon eta Espainian, genero (Palabra de Mujer), kultura (Arte en sus sentido, Gradas) eta pentsamenduko (RE aldizkariaren gaztelaniazko bertsioaren editorea, katalanez) aldizkarietan. Hainbat bitarteko inprimatu eta birtualetarako kolaboratu du, besteak beste, Revista Este País[5], El Imparcial, Siempre!, Tierra Adentro, Cultura Norte, Expreso, La línea del Cosmonauta, Homines y Espiral, entre otras. Zutabegile gisa Pie de Página eta Zona Docs-en.Hainbat antologiatan publikatu du (Tierra Adentro, FONCA, Nitro Press) eta Mexikoko aldizkarietan (Tierra Adentro, Cultura Norte, Siempre!, Voices of Mexico) eta Espainian (RE, pensamiento y cultura y Servicio de Observación sobre Internet SOI). Ha colaborado en la edición, creación y fundación de Mucho gusto/ arte en sus sentidos, Arte Sonorense, Gradas eta Palabra de Mujer editatzen eta sortzen parte hartu du, gainera Espainian argitaratutako RE/ realidad y pensamiento, aldizkari katalanaren gaztelaniazko atal monografikoaren editore ere bada.[6]

A Muchas Voces kolektiboaren sortzaileetakoa da. Emakumeen amatasunen eta zainketa-lanen idazlan, irakurketa eta gogoetak sustatzen ditu. Proiektuak argitalpen kolektiboa du.[7]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cuenta regresiva (Instituto Sonorense de Cultura, 1992)
  • Llama (Libros del Umbral, 2008)

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Otros tiempos (Equilibrio Editores, 1999)
  • Duelo de noche (Almuzara, 2006)
  • A ras de vuelo (Tusquets, 2011)

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1992: Tierra Adentro beka nazionala, edizioaren kategorian.
  • 1994: Sonora Kultura eta Arteetarako Estatu Funtsaren beka, gazte sortzaileen kategorian
  • 2001: Sonora Kultura eta Arteetarako Estatu Funtsaren beka, ibilbidea duten gazteen kategorian
  • 2005: Kultura eta Arteetarako Funts Nazionalaren beka, gazte sortzaileen kategorian, eleberriaren generoa.[8][9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]