María Aranzazu Vélez de Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Aranzazu Vélez de Mendizabal
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakmoja eta presondegietako zaintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaMesedetako ordena

María Aranzazu Vélez de Mendizabal, edo 'pantera zuria' ( , ) mesedeetako moja, Saturrarango Emakumeen Kartzelako ama nagusia.

Saturrarango Emakumeen Kartzelako ama nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturrarango Emakumeen Kartzela espetxe frankista zen, preso politiko zein arruntak biltzen zituena. Espetxearen gidaritza Mercedarias de la Caridad izeneko erlijio-ordenaren esku zegoen, María Aranzazu Vélez de Mendizabalen zuzendaritzapean hain zuzen ere. Bertan, tratu txarrak ohikoak ziren, eraso sexualak barne, eta egondako presoen testigantzen arabera, Tomasa Cuevas adibide, María Aranzazu Vélez de Mendizabalek fama bereziki txarra hartu zuen, pantera zuria[1][2][3] deitzen zioten:

Sor 'Pantera zuria' deitzen genion, moja-jantzi zuriak zituelako, baina bihotza oso beltza.

(La llamábamos sor 'Pantera blanca' porque tenía los hábitos blancos pero el corazón muy negro.)

Carmina Merodio[4][5]

Haurren edoskitzea debekatzeaz gain Ondarru, Mutriku eta Debako familiek elkartasunaz eramandako janaria konfiskatu eta presoei saltzen zien. Gerora, janari horren lapurreta zela eta María Aranzazu Vélez de Mendizabal kargutik kendu zuten, baita Antonio Maya zuzendaria ere.[6] Sor María Jacinta Uribesalgo bere ordezkoa izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Segovia, Mikel. (2021-02-08). «Las 1.000 mujeres que la Guerra Civil mató y la historia olvidó» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) MUJER Y MEMORIA. UN ACERCAMIENTO A LA REPRESIÓN EN LA DICTADURAFRANQUISTA: EL CASO DE SATURRARAN. Moviendote eta Eusko Jaurlaritza, 37 or..
  3. (Gaztelaniaz) Badiola Ariztimuño, Ascensión. (2015). [https://todoslosnombres.org/wp-content/uploads/2022/03/badiola_ariztimuno_-_represion_pais_vasco.pdf La represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra. ].
  4. (Gaztelaniaz) «Las rosas de Saturraran» El Correo 2013-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  5. «Cárcel de Saturrarán, prisión franquista» gara.naiz.eus (GARA) (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  6. «El "almacén de mujeres" y madres de Saturraran» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]